Afrika eta Ekialde Ertaina
Zenbait dira hein batean arakatu gabeko lurralde honen erakargarriak: hazkunde ekonomiko iraunkorra, baliabide natural ugariak, produktu eta zerbitzuen eskari handia eta lankidetzarako aukerak energia, azpiegitura eta teknologiaren sektorean.
Lurralde gazte eta dinamikoa
Afrikak eta Ekialde Ertainak ekonomia emergenteak dituzte, eta horietako batzuk, Hego Afrika edo Arabiar Emirerri Batuak, esaterako, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira nazioarteko mailan. Lehengaien ugaritasun ikaragarriko lurraldeak dira; mineralak Afrikan eta lehengai energetikoak Ekialde Hurbilean. Hori dela eta, bereziki atzerriko industrietarako lehengaiak ustiatzen dituzte herrialde horiek.
Europako krisi energetikoa dela medio, eta Errusia blokeatu izanak energia-esportatzaile oso lehiakor gisa kokatu du Ekialde Ertaina Europako merkatuan. Bestalde, Ekialde Ertaineko zenbait herrialde haien ekonomiak dibertsifikatzeko ahalegina egiten ari dira: Arabiar Emirerri Batuak edo Saudi Arabia, esaterako, goi mailako teknologia duen industria garatzeko saiakera egiten ari dira.
Bi lurraldeetan ezegonkortasun politikoa badago ere, Ekialde Ertainean, Israel-Hamas arteko gatazka dela eta bereziki, eskualde horietarako aurreikuspenak onak dira. Afrika lehengaien esportatzaile nagusienetakoa da, eta herrialde batzuek azken hamarkadetako hazkunde-tasa altuenak eta egonkorrenak dituzte. Hori dela eta, espero da hazkunde ekonomikoak eta barne-eskariak gora egitea hurrengo urteetan, eta ondorioz, garrantzi handiagoa hartzea.
Euskadiko enpresek jada badute presentzia Ekialde Ertainean eta Afrikan: energiaren arloan proiektu garrantzitsuak ari dira garatzen, eta ahalmen handia dute trenbideen sektorean, azpiegituretan, portu eta aireportuak garatzen bereziki, siderurgiaren sektorean eta zerbitzu aurreratuen horniduran.