Asia eta Pazifikoa

Mundu mailan hazkunde azkarreneko lurraldea, Txina, Japonia edo Hego Korea moduko potentziak ditu. Mundu mailako biztanleriarik ugariena du, hedatzen ari den merkatu kontsumitzailea eta goraka doan klase ertaina. Teknologia, manufaktura, nazioarteko merkataritza eta antzeko sektoreetan duen nagusitasunak.

Euskadiko enpresek salmentak handitzeko ahalmenik handiena duten lurraldea

Asia Pazifikoko ekonomia nabarmen hazi da azken hamarkadatan; Txina, munduko bigarren ekonomia eta potentzia esportatzaile nagusia, ez ezik, munduko hornikuntza-katean gako gisa finkatzen ari diren beste herrialde emergente batzuk ere bai baititu, Singapur edo India, esaterako. Asia Pazifikoko ekonomiak industria mota guztietarako manufaktura-zentro bihurtu dira: mikrotxipen eta teknologia aurreratu txinatarren ekoizpen-zentroak edota India edo Malaysiako espezializazio txikiagoko ekoizpen-zentroak, besteak beste. Bestalde, lurralde bereziki aberatsa da lehengaietan, eta horrek haren industriaren hazkundeari laguntzen dio.

Azken hamarkadatan, Asia Pazifikoko herrialdeak haien ekonomia dibertsifikatzen saiatzen ari dira. Azken hamarkadan atzerriko enpresentzako manufaktura-zentro gisa ezagutu da, baina I+G sektore sendoa, industria espezializatuak eta industria propio lehiakorra dituen lurraldea ari da bihurtzen.

Txina eta Estatu Batuen artean merkataritza-liskarrak daude, eta hori dela eta, Txinako zenbait produkturi oztopoak jarri zaizkie AEBn eta EBn. Baina horiek gorabehera, Asiako produktuen sofistikazioari, barne-merkatuaren hazkundeari eta Asia hego-ekialdean eta Indian Txina ordezkatzen ari diren herrialde ekoizleen gorakadari esker, planetako dinamikoenetakoa izaten jarraituko du lurraldeak.

Egindako azken analisien arabera, Asian eta Pazifikoko eremu geografikoan du Euskadik esportazioak handitzeko ahalmenik handiena. Horregatik, Basque Trade & Investmentek bere presentzia handitu du lurraldean, Euskadiko enpresak merkatu horietara sartzea errazteko.

Asia eta Pazifikoa zenbakitan

EUSKADIKO ENPRESA DAUDE LURRALDEAN EZARRITA
EUSKADIKO MUNDUKO EZARPENEN
MUNDUKO ATZERRIKO ZUZENEKO INBERTSIOAREN
MUNDUKO BPG-REN

Gure bulegoak

Hemen aurki gaitzakezu:

Pablo Huidobro

ASEANeko Basque Trade & Investmenteko zuzendaria

Australiako Basque Trade & Investmenteko zuzendaria

Yuete Ye

Txinako Basque Trade & Investmenteko zuzendaria

Sang ah Yun

Hego Koreako Basque Trade & Investmenteko zuzendaria

Indiako Basque Trade & Investmenteko zuzendaria

Moe Kato

Japoniako Basque Trade & Investmenteko zuzendaria

Eta hemen ere ematen dizugu zerbitzua:

Ezagutu herrialde hauetan dugun aholkulari-sarearen bidez eskaintzen dizkizugun zerbitzu guztiak.
Azerbaijan | Georgia | Filipinak | Indonesia | Kazakhstan | Kirgizistan | Malaysia | Zeelanda Berria | Thailandia | Taiwan | Tajikistan | Uzbekistan | Vietnam

Nola lagun diezazukegu?

Basque Trade & Investmenten zure nazioartekotze-prozesuan lagunduko dizugu, zerbitzu pertsonalizatuak behar badituzu edo zure enpresa atzerrira zabaltzeko informazioa nahi baduzu.
JARRI GUREKIN HARREMANETAN