Europa
Europar kontinentea Euskadiko esportazioen helmuga nagusia da oraindik, eta helmuga erakargarria da, eskariaren sofistikazioa, Europa Ekialdeko bizi-mailaren hobekuntza eta gertutasun geografikoa dela eta. Europako merkatu bakarra abantaila bat da oraindik Euskadiko enpresentzat.
Euskadiko enpresentzako merkatu naturala
Europak munduko ekonomiarik handi eta garatuenak ditu, Alemania edo Erresuma Batua, esaterako. Balio erantsi handiko industriak ditu, automobilgintza edo industria aeroespaziala, adibidez, eta I+G sektore oso garatua. Industria horiei esker, Europa manufakturatutako ondasunen eta zerbitzuen esportatzaile handienetakoa bihurtu da, baita 80 herrialde baino gehiagoren esportazio-helmuga nagusietako bat ere.
Hornikuntza-katea etetea eragin zuten koronabirusa edo Ukrainako gatazka moduko zenbait krisi izan ostean, Europako herrialdeek beren ekonomiak indartu nahi dituzte, munduko beste potentziekiko mendekotasuna murriztu eta kontinentearen barruan herrialdeak deslokalizatu.
Europako ekonomiak inflazioa eta ekonomia nagusien dezelerazioa dela eta urte gogorrak pasatu baditu ere, Europako merkatuaren aurreikuspenak onak dira, nagusiki azpiegitura aurreratua eta gaitasun handiko lan-merkatua dituelako.
Europako eskualdeen integrazioari esker, eurogunea moduko hitzarmenen edo kide ez diren herrialdeekiko itunen bidez, Europa merkatu oso irisgarria da. Euskadiko enpresek harreman sendoak dituzte Europako ekonomia nagusiekin, Alemania, Frantzia edo Erresuma Batuarekin, besteak beste; eta eurogunearen barruan operatzen dute. Hortaz, hainbat abantaila lehiakor dituzte merkatu horren barruan.
Europa zenbakitan
EUSKADIKO ENPRESA DAUDE LURRALDEAN EZARRITA
EUSKADIKO MUNDUKO EZARPENEN
MUNDUKO ATZERRIKO ZUZENEKO INBERTSIOAREN
MUNDUKO BPG-REN
Gure bulegoak
Hemen aurki gaitzakezu:


Ainara Isasa
Italiako Basque Trade & Investmenteko zuzendaria


Erresuma Batuko eta Irlandako Basque Trade & Investmenteko zuzendaria


Tomáš Buchtele
Txekiar Errepublikako eta Eslovakiako Basque Trade & Investmenteko zuzendaria