Hegoaldeko eta Erdialdeko Amerika eta Karibe
Hazten ari den merkatua, hainbat baliabide naturaletarako sarbidea eta merkataritza-harremanetarako inguru mesedegarria ditu lurralde honek, eta negozio-aukera handiak eskaintzen dizkie Euskadiko enpresei
Kontinente erakargarria Euskadiko enpresentzat
Hegoaldeko eta Erdialdeko Amerikak kontinenteko ekonomiarik handi eta garatuenak ditu; Brasil edo Argentina, esaterako. Baliabide naturalen ugaritasunari esker, lurralde horietako ekonomiak petrolioa, mineralak edo nekazaritza-produktuen moduko lehengaien esportatzaile handiak dira.
Azken hamarkadatan, Hego Amerikako herrialdeak haien ekonomiak dibertsifikatzen dihardute, lehengaien esportazioarekiko mendekotasuna gutxitzeko industria berriak garatuz.
Bereziki lehengaien prezioen fluktuazioen inpaktuak eragindako ezegonkortasun politiko eta ekonomikoak gorabehera, Hegoaldeko eta Erdialdeko Amerikako aurreikuspenak erakargarriak dira, azpiegituren modernizazio-prozesu betean baitago, eta energia berriztagarrien zein industria berritzaile eta teknologikoak garatzearen aldeko hautua egin baitu.
Dauden merkataritza-hitzarmenek eta eskualdeko integrazioak erraztu egiten dute merkatu horietarako sarbidea, eta merkataritza-oztopoak murrizten dituzte eta abantaila lehiakorrak eskaintzen dituzte Euskadiko enpresentzat.
Hegoaldeko eta Erdialdeko Amerika eta Karibe zenbakitan
EUSKADIKO ENPRESA DAUDE LURRALDEAN EZARRITA
EUSKADIKO MUNDUKO EZARPENEN
MUNDUKO ATZERRIKO ZUZENEKO INBERTSIOAREN
MUNDUKO BPG-REN
Gure bulegoak
Hemen aurki gaitzakezu:


Roberto Caride
Euskadik Argentina – Mercosurren duen Ordezkaritzako Enpresa arloko arduraduna


Iñaki Gambus
Brasilgo Basque Trade & Investmenteko zuzendaria