Brasil
Brasil Hego Amerikako ekonomiarik handiena da, eta munduko handienetarikoa. 200 milioi biztanle baino gehiago ditu, eta herrialdeak barne-merkatu zabala eta askotarikoa eskaintzen du produktu eta zerbitzu sorta handiarentzat
Aukeraz betetako eskualdeko potentzia
Brasil Hego Amerikako ekonomiarik handiena da. Bere hazkundea moteldu egin da azken urteetan, eta zor publiko garrantzitsua du bere BPGarekiko. Herrialdeak egiturazko erreformak egiteko beharra du produktibitatea, lehiakortasuna eta zerga-jasangarritasuna hobetzeko. Luiz Inácio “Lula” da Silvaren lehen gobernua ustelkeria-kasu batzuetan nahastuta ibili zen, eta Jair Bolsonaro gobernura iritsi ostean (2019-2022), Brasilen sinesgarritasunak eta nazioarteko harremanek okerrera egin zuten Bolsonarok COVID-19 pandemiaren inguruan eta ingurumen-politiken inguruan hartutako erabakien ondorioz. Lula boterera itzuli ondoren, badirudi Brasil nazioarteko testuinguruan dela berriz ere, polo askoko mundu bat defendatuz.
Herrialdeak erabateko mendekotasuna du nekazaritza-sektoreko esportazioekiko, eta sektore hori klima-fenomeno disruptiboen mende dago. Brasilek BPG batez beste % 2 haztea aurreikusten du 2024-2028 denboraldian, urte ekonomikoki gorabeheratsu batzuen ostean. Aurreikusten da hurrengo urteetan enpleguak sortzen jarraituko duela, moneta-politikak egonkortzen, kreditu gehiago ematen eta gutxieneko soldatak handitzen. Horrek eragingo du familiek gehiago kontsumitu eta inbertitzea, eta herrialdearen ekonomia dinamizatzea. Gainera, gobernuak zerga-eredu berri sinpleago bat proposatzen du negozioak egiteko inguru aproposago bat sortzeko asmoz. Halaber, 2024-2028 arteko denboraldian nekazaritza eta meatzaritza-esportazioak handituko direla aurreikusten da, munduko eskaria finkatu ahala.
2023an Brasilek kontu korronteko BPGren % 1,4ko defizita izan bazuen ere, bere ekonomiarentzako arriskuak mugatuak dira zenbait faktore direla eta: nekazaritza-esportazio ugarietatik eratorritako merkataritza-superabita, kanpo-zor kontrolatua, atzerriko inbertsio zuzenaren sarrera sendoa eta erreserba onak. Espero da 2024-2028 artean nekazaritza eta meatzaritza-produktuen esportazioak, Txinara bereziki, merkataritza-kontua superabitean mantenduko dutela.
Brasilen aurki daitezkeen negozio-aukerak askotarikoak dira haren lurralde-hedadura, merkatu handia eta ekonomia dibertsifikatua medio. Halere, Brasilgo nekazaritza-sektorearen hedadura dela eta, aukera handiak daude makineria, ongarriak eta nekazaritza-irtenbide zehatzen moduko nekazaritza-teknologiari lotuta. Halaber, e-commerce eta logistika-sektoreetan negozio-aukerak daude, hazkunde betean baitago 215 milioi biztanleen ondasun-eskaria handitu delako. Beste sektore batzuek aukera onak dakartzate Euskadiko enpresarentzat: azpiegituren eta energien garapenak, esaterako, meatzaritza-sektoreko milioi askoko inbertsioen bidez (bereziki mineralen erauzketa-katea hobetzeko).
Espero da ondasun eta zerbitzuen zerga-erreformak Brasilgo zerga-sistema konplexua soilduko duela, kostu administratiboa murriztuko duela eta atzerriko inbertitzaileak ekarri eta herrialdeko hazkunde ekonomikoari lagunduko diola. Atzerriko inbertsioa herrialdean automobilgintzaren eta energia berriztagarrien industrian pilatzen da. Espero da Brasilen munduko aliantzek eta merkataritza-balantzaren superabitak hazkunde ekonomiko jarraitua eragingo dutela.
Brasil zerga-sistema erreformatzen ari da, sinpletzeko, eta hainbat zerga ondasun eta zerbitzuren zerga zerga bakarrera murrizten saiatzen. Erreforma horrek kostu administratiboa murriztea, inbertitzaileak erakartzea eta enpresentzako inguru ekonomiko onuragarri bat sortzea espero da. Gobernua merkataritzarako oztopoak murrizten saiatzen ari da; besteak beste, PIX uneko ordainketa-sistema onartu du horretarako. Laburbilduz, Brasilgo gobernuak borondatea du Brasilgo merkatua inbertitzaileentzat erakargarriago egiteko.
Brasilgo ekonomia nekazaritza-produktuen, mineralen eta erregaien esportazioan oinarritzen da, eta esportazio horiek Estatu Batuetako eta Txinako merkatuen mende daude hein handi batean. Horrek esan nahi du Brasil bereziki zaurgarria dela lehengaien prezioen aldaketen eta klimatologia txarraren aurrean. Brasilek % 35 arteko muga-zergak ditu inportazioan, eta zerga-mugez gain, baita beste hainbat oztopo ere, esaterako, estandar oso zorrotzak. Etorkizun hurbilean, Brasilek greenshoringarentzat bereziki, eta neurri txikiagoan, nearshoringarentzat helmuga bihurtu nahi du Ipar Amerikarentzat, Argentina eta Mexikorekin batera. Bestalde, gobernua industriaren sektorean ere ari da inbertitzen, eta merkatua irekitzen ari da, multinazionalek ekoizpen-zentroak ireki ahal izan ditzaten.
Brasilek zenbait oztopo ditu merkataritzarako, muga-zergak zein bestelakoak; esaterako: inportazioa mugatzen duten kuotak, osasun- eta segurtasun-estandar zorrotzak eta sistema burokratiko konplexua. Zerga-sistema konplexua da, eta zerga altuak ditu; oztopo bat da hori nazioarteko merkataritzarako. Bestetik, herrialdeko ezegonkortasun politikoak, monetaren balioaren gorabeherek eta azpiegituren hutsuneek ere merkataritza zailtzen dute. Horrez gain, Brasilen gertuko kide asko politika protekzionistak ezartzen hasi dira, eta horrela Brasilgo esportazio-merkatua mugatzen ari dira. Inportazio-eskubidea inportatutako ondasunen gaineko zerga federala da, eta produktuaren Mercosurren Sistema Bateratuko (NCM/SH) kodearen arabera aldatzen da. Normalean % 10,0 eta % 20,0 artean ibiltzen da, % 35,0ko gehieneko tasarekin. Mercosurren muga-zergez gain, Brasilek hainbat salbuespen ditu, eta muga-zerga altuagoak ezartzen dizkie produktu batzuei; nekazaritza-produktuek dituzte inportazioko muga-zerga gehien. Gobernuaren joera protekzionistak industria propioa sortzea hobetsi nahi du inportazioaren gainetik, eta horrek hainbat industriari eragin diezaioke.
Brasilgo lege-sistema pixkanakako hobekuntza izaten ari da 4.0 Justizia programaren moduko ekimenei esker, herrialdearen sistema judizial konplexua sinpletu nahi baitute. Era berean, espero da erreforma horiek herrialdeko jabetza intelektualaren babes-legeak nabarmen hobetuko dituztela. Hala ere, ustelkeriaren aurkako neurrien eraginkortasuna kezka-iturri da oraindik. Sistema judizialaren digitalizazioak sistema eraginkorragoa sortuko du, eta horrek atzerriko inbertitzaileen konfiantza handituko du.

Iñaki Gambus
Brasilgo Basque Trade & Investmenteko zuzendaria
Basque trade & Investment
Av. Paulista 2.300, Andar Pilotis. Sl. 46/47
CEP 01310-300 Sao Paulo (SP)
* Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 8:00-17:00