236 gazte lehiatu dira enpresen nazioartekotzeko 100 beketako (BEINT) bat lortzeko

Gaur, apirilaren 30ean (larunbata), 236 gazte (128 emakume eta 108 gizon) lehiatu dira Nazioartekotzeko Euskal Agentziak 2022-2024 urteetarako eskaini dituen nazioartekotzeko 100 beketako (BEINT) bat lortzeko. Hala, berriro jarri da  martxan Eusko Jaurlaritzak 1986an abiarazitako nazioarteko espezialisten trebakuntzarako prozesua, zeina unibertsitate nahiz enpresa esparruetako beka entzutetsuenetako bat baita. 2,36 hautagai daude beka bakoitzerako, 150 bizkaitarrak, … Read more

Leer más >

Europako Ekialdeko automobilgintza sektoreari buruzko txostena

Ekialdeko Europa automobilgintzako industria globalaren eskualde giltzarri bihurtzen ari da, lan-kostu erakargarria eta inbertsiorako baldintza egokiak dituelako, baina baita produkzioaren pisua handitzen ari delako eta hornidura-kate globalean duen zereginagatik ere. Hungaria, Errumania eta Serbia bezalako herrialdeak industria-inbertsio berrietarako estrategikotzat jotzen dira, eta euskal enpresentzako aukera zehatzak eskaintzen dituzte sektorean. Basque Trade & Investment erakundeak egindako … Read more

Leer más >

Fundiciones Aizpuruak bere fakturazioaren % 35a dozena bat herrialdetara esportatzen du

Fundiciones Aizpurua enpresa gipuzkoarra Pasai San Pedroko industrialdean sortu zen duela ia 65 urte, eta 1975ean Oiartzunen ezarri zuen bere egoitza. Bertan, brontzeak eta erresistentzia handiko letoia zentrifugatzen eta mekanizatzen espezializatu da. Bere ibilbidearen hasieran, soilik estatuko merkaturako pieza landugabeak galdatzen zituen enpresak. Baina bere jardueran eboluzio bat eman da, “gure produktuei etengabeko balio erantsia … Read more

Leer más >

Euskadik badu Kanpo Sarearen bulego bat Tokion

Euskal enpresek eta Japoniako nahiz Asia-Pazifiko eskualdeko inbertitzaileek euren zerbitzura dute Euskadiko Kanpo Sarearen lehen bulegoa Japonian. SPRI Taldeko Nazioartekotzeko Euskal Agentziak enpresa- eta merkataritza-egoitza berri bat ireki du Tokion, eta Moe Kato, Basque Trade and Investment-ek Japonian duen zuzendaria, izango da bulego horren buru. Kanpo Sarearen bulego berri honi esker, euskal enpresek errazago aurkituko … Read more

Leer más >

500 gaztek prestakuntza jasoko dute atzerrian Eusko Jaurlaritzaren Global Training bekei esker

500 gaztek eskuratu ahal izango dituzte atzerrian enpresa-praktikak egiteko Global Training bekak, SPRI Taldeak Basque Trade and Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez egin duen deialdiari esker. Global Training bekak bereziki pentsatuta daude nazioarteko mugikortasuna sustatzeko, eta laguntza jaso ahal izateko ezinbesteko baldintza da unibertsitateko titulua edo goi-mailako LHko graduko prestakuntza izatea. Aurtengo ekitaldirako aurrekontua 6,25 milioi … Read more

Leer más >

Basque Trade & Investment agentziak ongietorria egin die “Wind Europe” ekimenaren nazioarteko ordezkaritzei

Bilbon ospatzen ari den “Wind Europe” ekimenaren -energia eolikoaren arloko Europako hitzordu handienaren- urteroko ekitaldian SPRI Taldeko Basque Trade & Investment agentziak ongietorri-ekitaldi bat antolatu du bertaratutako nazioarteko ordezkaritza guztientzat, eta sektore eolikoari zuzendutako lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Poloniako Pomerania eskualdearekin. Ekitaldi horretan Pomeraniako (Polonia) hainbat ordezkari eta enpresa izan dira. Pomerania da munduan energia … Read more

Leer más >

Txinako automobilgintza industriari buruzko txostena

Txina da gaur egun munduko liderra automozioaren industriako produkzio eta salmentetan, eta aurreikusten da 2024an 29 milioi ibilgailu fabrikatu eta salduko direla. Pandemiaren ondorengo susperraldia nazioarteko OEMek bultzatzen ari dira, merkatuaren %60 baino gehiago hartzen baitute, eta Txinako Gobernuaren elektrifikazioaren eta berrikuntza teknologikoaren aldeko apustu sendoak ere funtsezko rola du. Basque Trade & Investment erakundeak … Read more

Leer más >

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Kolonbiako negozio-aukerak hurbildu dizkie hogei bat euskal enpresari

SPRI Taldean integratutako Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Kolonbiako enbaxadore Luis Guillermo Plata Páezen bisita jaso du astearte honetan (martxoak 29) Bilbon, eta enbaxadoreak mahai-inguru batean parte hartu du euskal enpresekin. Topaketa horretan, Luis Guillermo Plata Páezek Kolonbiako egoera ekonomikoa aurkeztu du eta informazio esanguratsua eskaini du hango balizko negozio-aukerei buruz. Nazioartekotzeko Euskal Agentziako … Read more

Leer más >

Euskal industriak eskaerak, fakturazioa eta esportazioak doitu ditu datorren seihilekorako, Ukrainaren inbasioagatik

Ezegonkortasun global horri ondoen aurre egiten dion faktorea I+G+b da, inbertsio hauek epe ertainera planifikatzen dira eta sendo daude. Gainera, klusterrek pandemian frogatutako erresilientzia errepikatzea espero dute. Eusko Jaurlaritzak Nazioarteko Behatokia abian jartzeak lagundu egiten die enpresei Errusiak Ukrainan egindako inbasioaren eragin ekonomikoa eta komertziala neurtzen. Baikortasun orokorreko seihilekoaren ondoren, oinarrizko adierazle guztiak (eskaerak, fakturazioa, … Read more

Leer más >

Euskadi energia berriztagarrien Europako egoitza izango da WindEurope 2022 bilgunean

Apirilaren 5etik 7ra egingo da BECen, eta 300 hizlarik, 350 erakusketa-enpresak eta mundu osoko 8.000 parte-hartzailek baino gehiagok hartuko dute parte. “Wind Energy Basque Country” bilguneak sektore horretako teknologia- eta industria-potentziala erakutsiko du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Klusterreko 50 enpresa elkartuko ditu. Energiaren Euskal Erakundeak Basque Wind TVren bidez emango du Euskadik nazioarteko ordezkaritzak … Read more

Leer más >