Layde Steelek isuririk gabe modu berritzailean altzairua produzitzeko aukera sustatu du

Layde Steel SLU altzairua isuririk gabe produzitzeko proiektu berritzaile baten inguruan lanean ari den enpresa da. Fabrikak zibersegurtasun arloko ahalegin handia egin du datuen sistema fabrikatik kanpo jarrita, eta altzairuzko bobinak prozesatzeaz arduratzen da. Horretarako, enpresak SPRI Taldearen Kloud programaren laguntza, jaso du. Programa horrek zerbitzu, datu eta aplikazio informatiko guztiak Cloud eremuetara migratzen laguntzen … Read more

Leer más >

BDIH Konexio programan sartzeko eskaerak %18 igo dira 2023an

BDIH Konexio programak 125 eskaera jaso ditu  2023an. Zenbaki honekin, 366 proiektu aurkeztu dira guztira programa hasi zenetik 2020an. Milioi bat euro inguruko aurrekontuarekin, amaitu berri den ikasturtean eskabide horietako 86ri laguntza ekonomikoa eskaini ahal izan zaie, eskaera bakoitzeko 11.539 ?-ko batez besteko zenbatekoarekin. Bi eskaera bakarrik ukatu dira puntuazio eskasagatik, eta gainerakoak ukatu egin … Read more

Leer más >

Danobatek AEBetako trenbide-merkatuan duen posizioa indartu du Delta Wheel Truing Solutionsen erosketa estrategikoarekin

Danobatek, fabrikazio-soluzio aurreratuen diseinuan eta garapenean liderra denak, Estatu Batuetako trenbide-merkatuan duen posizioa indartu du Delta Wheel Truing Solutions enpresa estatubatuarra erosita. Akordioa Eskanaban (Michigan estatuan) dagoen Deltako egoitzan sinatu da. Danobatek bideak zabaltzen jarraitzen du Estatu Batuetan, 1982tik ezarrita dagoena, eta dagoeneko badu egoitza bat Chicagon, artezteko eta gogorrean torneatzeko soluzioak garatzera bideratua. “Eragiketa … Read more

Leer más >

Innoledge, berrasmatzea eta egokitzea nortasun-ezaugarri gisa

Innoledge, gaur egun, erakunde publiko eta pribatuen Erantzukizun Sozial Korporatiboaren kudeaketa integralean, bere ospe korporatiboan, konpainia horien inpaktu ekonomiko, sozial eta ingurumenekoaren balorizazioan eta horien ondare material eta ez-materialaren kontserbazioan zentratzen da. Izan ere, Arantxa Arocena Innoledgeko kudeatzaileak adierazten duen bezala, “berrikuntza-mailarik handiena ondarearekin lotutako arloan kontzentratzen da, urteetan zehar garatu dugun teknologiaren eta metodologia … Read more

Leer más >

Aclimak RedEBAN Green Investment abiarazi du, ingurumenaren sektorean proiektu ekintzaileak bultzatzeko inbertitzaileen sarea

Euskadiko ingurumen-industrien kluster-elkarteak (Aclima) RedEBAN Green Investment inbertitzaileen sarea bultzatuko du, ingurumenaren sektorean bereziki proiektu ekintzaileak sustatzeko eta, horrekin batera, Euskadiko enpresa jasangarriei laguntzeko. “Inpaktu-inbertsioa” izango da, proiektuaren bultzatzaileek azpimarratu dutenez, eta “euskal ingurumen-sektorea indartzea” ahalbidetuko du, bai eta “lurraldearen iraunkortasunari” lagundu ere. Ekimena astearte honetan aurkeztu dute, Bilboko Bat Dorrean egindako ekitaldi batean. Bertan … Read more

Leer más >

Arkaitz Etxezarreta: ?DUNE proiektua erronka teknologiko eta industrial oso garrantzitsua da Errekarentzat”

Erreka DUNE (Deep Underground Neutrino Experiment) esperimentu zientifikoaren bazkide teknologiko bihurtu da. Ikerketa Nuklearrerako Europako Erakundeak (CERN) Antzuolako kooperatiba aukeratu du, 1,5 kilometro baino gehiagoko sakoneran lurperatuta egongo diren eta neutrinoak detektatzeko balioko duten egituraren finkapenak garatzeko erakunde arduradun gisa. “Ilusio handia egiten digu DUNE proiektua bezalako fisika teorikoko proiektu garrantzitsu batean parte hartzeak, eta … Read more

Leer más >

Eraldalan martxan da Gipuzkoan, lidergo eta erakunde eraldaketa programa

Eraldalanek Gipuzkoako lidergo eta erakunde eraldaketa programaren 4. edizioa abiarazi du eta parte hartzeko izen-ematea ireki du. Enpresa garapen, prestakuntza eta networking programa bat da, gure inguruneko erronketara egokitu eta eredu lehiakor, erresiliente eta iraunkorretarantz aurrera egin nahi duten enpresa txiki eta ertainetako taldeetako liderrei zuzendua. Programa Impact Hub Donostiak bultzatzen du eta 2024ko maiatzetik … Read more

Leer más >

SPRI Taldeak ADR Foroaren bileran parte hartu du Ceutan

ADR Foroaren Zuzendaritza Nagusien Topaketetan parte hartu du SPRI Taldeak, Ceutan. Espainiako eskualdeen garapenaren arloko ideiak eta esperientziak partekatzeko ekitaldirik garrantzitsuenetako bat da hori. Bilera horiek aukera ematen dute hainbat zuzendaritza nagusiren arteko elkarrizketa eta lankidetza sustatzeko, eta eskualde guztien artean erronka komunei aurre egin ahal izateko. Ceutan egindako ekitaldian Aitor Cobanerak parte hartu du, … Read more

Leer más >

Gorco, ia 50 urte partikula solidoek eta gasek eragindako kutsadura atmosferara iristea saihesten

Mahuka-iragazkien sektorean lanean urteak zeramatzaten lau langileek Gorco enpresa sortzeko erabakia hartu zuten 1975ean, Leioan. Enpresak ingurumena babestearekin lotutako ekipoak diseinatzen, fabrikatzen eta hornitzen ditu.  Ia mende erdi geroago, enpresa bizkaitarra hautsa kentzeko eta gasak tratatzeko instalazioetan espezializatuta dago. “Batez ere partikula solidoek eta gasek eragindako kutsadura atmosferara iristea saihesten dugu. Horretarako, mahuka-iragazkiak eta horiei … Read more

Leer más >

SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME programaren bidez

Datorren maiatzaren 14an, Euskadiko ETEei zuzendutako berrikuntza irekiko ekimenak, BIND SME Connection-ek, 4. edizioko Sozializazio Jardunaldia egingo du. ETEei zuzendutako ekitaldia da, eta berrikuntza teknologikoko hainbat proiektu aurkeztuko dira, SME Connection bidez ETEen eta startupen arteko lankidetzaren emaitza. Izan ere, SME Connection Euskadiko enpresa txiki eta ertainen digitalizazioa bizkortzeko erreferentziazko ekimen gisa finkatu da. Horretarako, … Read more

Leer más >