Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenak EPRIren European Workshop Weeken hartuko du parte aste honetan

SPRIk, Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenaren erakunde koordinatzaileak, bigarren urtez jarraian, EPRIren European Workshop Week astean hartuko du parte aste honetan. Egitasmo horrek, apirilaren 16tik 18ra bitarte, nazioarteko energiaren sektoreko eragile nagusiak bildu ditu 2050era begirako energia-trantsizioan industriak aurre egin beharko dien berrikuntza arloko erronka nagusiekin lotutako aurrerabideak topatzeko asmoz. SPRIk bi saiotan hartuko … Read more

Leer más >

Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen

Duela 17 urte, prestakuntza eta hezkuntza modernizatzeko helburuarekin sortu zen Ikasplay. Teknologia digitalak panorama eraldatzen zuen testuinguru batean, irtenbide berritzaileak eta enpresa bakoitzaren beharretara egokitzeko modukoak emateko aukera identifikatu zuen. “Prestakuntza tradizionalaren eta etengabe eraldatzen ari den mundu digital baten eskakizunen arteko arrakala ixtea bilatzen dugu”, azaldu du Francisco Bodego enpresaren bazkide eta sortzaileak.  Sortzaileek … Read more

Leer más >

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoa erakundeak gaur goizean aurkeztu dute Toribio Echevarria sarien 34. edizioa, ekintzailetza berritzailearen erreferentzia nabarmenetako bat. Beste behin, zientzia eta teknologia arloan izaera berritzailea duten Euskal Autonomia Erkidegoko startupek eta enpresa-proiektuek hitzordua dute sari hauekin, hain zuzen, Euskadiko ekimen ekintzaileak aitortzeko eta haien sustatzaileei jardueraren hasieran laguntzeko sortutako sariak. Toribio Echevarria … Read more

Leer más >

Javier Albarrán: ?Medusak ibilgailu elektrikoen flotak kargatzeko aukera ematen du, alferrikako potentzia elektrikoa oinarri bezala hartuz?

Bilboko enpresak garatutako Medusa modeloak, hornidura elektrikoko alternatibak ematen dituenak, “alfer” deitutako potentzia elektrikoa aprobetxatzea lortu du, hau da, kontratatuta egon arren erabiltzen ez den elektrizitatea, ibilgailu elektrikoak kargatzeko.  “Egoera honen jatorria arau-esparrua da; horren bidez, kontsumitzaile bat energia elektrikoaren hornitzaile izatera pasa daiteke, baldin eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko bada”, azaldu du Javier Albarrán Medusako … Read more

Leer más >

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Fisioterapiaren moduko arlo profesional bat eta Adimen Artifiziala uztartzeaz hitz egitean, Trak Health Solutions enpresan jarri behar da arreta Euskadin. Unibertsitatean elkar ezagutu zuten hiru bazkidek sustatu zuten pandemia betean eta aplikazio bat garatu zuten lesioen errehabilitazio-prozesuak etxetik atera beharrik gabe hobetzeko. Ordutik, plataforma hori etengabe hazi da.  Enpresak 16 pertsona ditu une honetan eta … Read more

Leer más >

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit, txikizkako sektorerako ikusmen artifizialeko soluzioen garapenean aitzindaria den empresa, NVIDIA Metropolis sartuko dela iragarri du gaur. Partnership programa hau ikusmen artifizialeko aplikazioen belaunaldi berri bat merkaturatzea helburu duen ekimena da. NVIDIA Metropolis garagen handiko aplikazio eta tresna eskaintzen dituen IAren soluzio teknologikoen ekosistema bat da, ikusmen artifizialeko soluzioak indartzeko aukera ematen duena, ikusmen artifizialeko … Read more

Leer más >

Ariona Pools, desagertzetik igerilekuetarako iragazkien merkatuan lider izatera

2018. urtea zen gaur egun Ariona Pools izenez ezagutzen duguna sortu zenean, multinazional batek 2016an deslokalizatutako Gipuzkoako konpainia historiko bateko hiru langilek lantegia berpizteko konpromisoa hartu ondoren. Mundu mailako pandemia baten ondoren, eta edukiontzien, lehengaien eta abarren arazoak pasata, gaur egun 40 herrialdetako igerilekuetarako etxeko eta industriako iragazki sorta zabala diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen du. … Read more

Leer más >

Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira

“Emakumeen inpaktua lehiakortasun industrialean” azterlanak frogatu duenez, berdintasun handiagoa duten enpresek emaitza hobeak dituzte berrikuntza teknologikoari dagokionez, eta lehiakorragoak dira.  Jasotako datuen arabera, enpresen genero-berdintasuna gero eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da I+G+b arloaren intentsitatea, eta emaitza hobeak dituzte fakturazioan, enpleguan eta nazioartekotzean. Hortaz, aldagaien artean korrelazio positibo handia dago. Women in Industry egitasmoaren … Read more

Leer más >

Gymchess: ?Entrenamendu kognitiboa da gure garuna zaintzeko modu eraginkorrena?

Gymchess 2021ean Donostian sortutako enpresa bat da. Xake-jokoaren elementuak (taula eta piezak) garuna entrenatzeko erabiltzen dituen plataforma bat da, baina berezitasun batekin: ez dda beharrezkoa xake-arauak ezagutzea.  Oso tresna erabilgarria da entrenamendu kognitiboa errazteko, besteak beste, oroimena, arreta edo arrazoiketa bezalako arloak indartuz. Osasun kognitiboa hobetu nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago, baina baita arlo … Read more

Leer más >

Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari

Egunero, milaka pertsonak paketeak eta posta jasotzen dituzte etxean eta lanean. Orain zure paketeak jaso ditzakezu etxean egon gabe! Arreguiri esker, eraikin batean paketeria-postontzi adimendun bat instalatzea eta “smartbuilding” bihurtzea posible da. Online erosketek gero eta ospe handiagoa dutenez, paketeen kudeaketa eraginkorrak garrantzi handia hartu du, eta erronka handia da eraikin askorentzat. Espainiako biztanleriaren erdiak … Read more

Leer más >