Pilotu Programa
Piloturen babesa
Nazioarteko erakundeek, udalek, garapen-agentziek eta nazioarteko izaera duten beste figura batzuek gero eta interes handiagoa dute Euskadiko enpresek merkatuan jartzen dituzten soluzio eta zerbitzuekiko. Pilotu programak aukera ematen du nazioarteko erakunde horiek soluzio edo zerbitzu horiek proba ditzaten nazioarteko lizitaziora aurkeztu aurretik.
Horrela, erakundeei zerbitzu eta soluzio berritzaileak egiaztatzeko eta lizitatu aurretik haien testuingurura egokitzeko aukera eskaintzen zaie. Aldiz, Euskadiko enpresentzat proiektu horiek beren merkataritza-jarduerarik onena izan daitezke. Proiektuek berritzaileak izan behar dute ezartzen diren lurraldeetan, eskalagarriak eta erreplikagarriak.
Zer eskaintzen dizugu?
Proiektua abiatzeko gastuetarako itzuli beharrik gabeko dirulaguntza.
- Inbertsioaren % 51ra arte, 50.000 € gehienez
- Diseinuaren proiektua eta ezarpena barne (langile-kostu zuzenak / materialak / hornikuntza / kanpo-aholkularitza / bidaiak)
- Eskatzaile bakoitzak proiektu bakarra garatzeko jaso ahal izango du laguntza, baina deialdi bakoitzeko bi eskabide egin daitezke, proiektu eta herrialde bakoitzeko eskabide bakarreko mugarekin.
Eskakizunak
- Gehienez 250.000 €-ko inbertsioa duten proiektuak, eta laguntza jasotako gastuak ebazpenaren ondorengo 12 hilabeteetako gehieneko epean egin beharko dira.
- Mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak (ETE) eta Euskadiko enpresa handiak.
- Proiektua garatzeko konpetentziak dituen erakunde publiko batekin hitzarmena izatea.
- Proiektua garatzeko konpetentziak dituen atzerriko erakunde publikoak gutxienez kostuaren % 49 ordaindu beharko du.
Prozedura
- Eskabideak norgehiagoka-prozeduraren bidez ebatziko dira 50 puntuak gainditzen dituzten enpresa guztien aurrekontua agortu arte
Onuradunak
- Euskadin errotuta dagoen edo produkzio-instalazioak bertan dituen eta laguntza hau argitaratu aurretik sortutako edozein enpresa aurkeztu ahal izango da.
Presupuesto 2024
Ohiko galderak
Zalantzaren bat duzu?
Utzi zure datuak eta jarriko gara zurekin harremanetan Kontaktatu
Edo idatzi Jesús M. Cantóni: jmcanton@basquetrade.eus
Eskakizunak
- Gehienez 250.000 €-ko inbertsioa duten proiektuak, eta laguntza jasotako gastuak ebazpenaren ondorengo 12 hilabeteetako gehieneko epean egin beharko dira.
- Mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak (ETE) eta Euskadiko enpresa handiak.
- Proiektua garatzeko konpetentziak dituen erakunde publiko batekin hitzarmena izatea.
- Proiektua garatzeko konpetentziak dituen atzerriko erakunde publikoak gutxienez kostuaren % 49 ordaindu beharko du.


Súmate al reto de la internacionalización
Epea irailak 30 – urriak 30