Pribatutasun politika
Bertsio hau indarrean dago data honetatik: [DATA]
Pribatutasun Politika honek (aurrerantzean, “PRIBATUTASUN POLITIKA”), orokorrean, BASQUE TRADE AND INVESTMENT SA – EUSKADIKO NAZIOARTEKOTZE AGENTZIAk (aurrerantzean, “BASQUE TRADE”) honako datuak jasotzea eta tratatzea arautzen du: (i) www.basquetrade.spri.eus/es/ domeinu-izena duen webgunearen (aurrerantzean, WEBGUNEA) bidez zuk, erabiltzaile gisa, ematen dizkiguzun datu pertsonalak, WEBGUNEAREN bidez une bakoitzean eskura dauden zerbitzuetako datuak barne; eta (ii) jarraian behar bezala identifikatuko ditugun beste erakartze-sistema batzuen bidez jasotako beste datu batzuk. Hori guztia, WEBGUNEAN beharrezko informazioa emateko eta, hala dagokionean, zure baimena jasotzeko eskuragarri dauden atal jakinetan, formularioetan edo zerbitzuetan ezarritako aurreikuspen espezifikoak kontuan hartuta.
BASQUE TRADEK PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko eskubidea du, honako hauetara egokitzeko: legedi, jurisprudentzia eta/edo administrazio arloko berrikuntzak, eta une bakoitzean WEBGUNEAREN bidez garatutako praktikak, uneoro erabiltzaileen eskubideak eta interesak kontuan hartuta.
Nolanahi ere, BASQUE TRADEK baliabide tekniko aproposak emango dizkizu PRIBATUTASUN POLITIKA eskura dezazun, datuen babesaren arloan aplikagarria den araudiaren arabera aintzat hartu behar ditugun informazio-betebeharrak behar bezala betetzeko.
1. Nor da zure datuen Tratamenduaren Arduraduna?
EUSKADIKO NAZIOARTEKOTZE AGENTZIA-BASQUE TRADE AND INVESTMENT SA, merkataritza arlokoa, da zure datuen Tratamenduaren Arduraduna; helbidea: Bilbo (Bizkaia), Urkixo zumarkalea, 36, 4. solairua; Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatua, 5.735 liburukian, 188. folioan, BI-70.809 orrialdean; IFZ: A-95903027.
Zure datu pertsonalen PRIBATUTASUN POLITIKAREKIN eta/edo tratamenduarekin lotutako edozein gaitarako, aurrez adierazitako posta-helbidean jar zaitezke gurekin harremanetan, eta/edo helbide elektroniko honen bidez: lopd@basquetrade.eus.
2. Nola lortu ditugu zure datuak?
BASQUE TRADEN tratatzen ditugun datuak zuk zeuk emanak dira, honakoen bidez: (i) WEBGUNEAN zehar eta/edo beste kanal batzuetan nabigatu artean betetzen dituzun askotariko formularioak (adb., WEBGUNEKO erabiltzaile gisa erregistratzean –halakorik balego–, harremanetarako formularioak, lan-eskaintzei eta/edo hautaketa-prozesuei lotutako formularioak…); (ii) kontsultaren bat egiteko bidalitako mezu elektronikoak; edo (ii) behar bezala identifikatutako beste erakartze-sistema batzuk.
Hala adierazten denean, derrigorrezkoa da WEBGUNEAN eskuragarri dauden formularioetan eskatzen diren datuak ematea, eta, eman ezean, ezinezkoa izango da eskaera kudeatzea: erabiltzaile gisa erregistratzea, informazioa eskuratzea, “Newsletter” zerbitzuan harpidetzea edo WEBGUNEAN eskuragarri dagoen beste edozein zerbitzu.
Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak badira, hirugarren horri PRIBATUTASUN POLITIKAREN berri eman diozula bermatzen duzu, eta haren datuak BASQUE TRADERI emateko baimena jaso duzula, aurrerago aipatuko ditugun helburuetarako.
Gainera, jakinarazten dizugu posible dela zure sare sozialetako datuak tratatzea, BASQUE TRADEK sare sozial bakoitzean eskuragarri dituen profil korporatiboen bidez. Hori guztia, dagokion sare sozialean ezarritako baldintzetan.
3. Zer datu mota tratatzen ditugu?
BASQUE TRADEN tratatzen ditugun datuak, batetik, zuk zeuk WEBGUNEAN nabigatu bitartean eman dizkiguzun datuak dira, hau da, zurekiko harremana formalizatzeko erabiltzen ditugun formularioen bidez eta/edo posta elektronikoaren bidez ematen dizkiguzunak; eta, bestetik, hala dagokionean, BASQUE TRADEK sare sozialetan dituen profil korporatiboen bidez jasotako datuak ere tratatzen ditugu.
Zehazki, datuen kategoria hauek tratatzen ditugu BASQUE TRADEN:
- Identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak (adb., izen-abizenak, NANa, posta-helbidea eta helbide elektronikoa, telefono-zenbakia…).
- Datu profesionalak (zer enpresatan garatzen dituzun zure funtzioak, kargua eta funtzioak, laneko posta-helbidea eta helbide elektronikoa, eta laneko telefonoa), baldin eta, (i) dagozkion formularioen bidez ematen badituzu eta (ii) zure enpresa lokalizatzeko eta/edo zurekin edo zure erakundearekin dugun harreman komertziala mantentzeko beharrezkoak badira.
- Imagen.
- WEBGUNEKO eta/edo horren bidez eskura daitezkeen aplikazioetako erabiltzaile erregistratu gisa dituzun kodeak eta identifikazio-gakoak.
- Interneteko nabigazio-datuak (adb., IP helbidea, webgunera egindako bisitak, wifi sareetara egindako konexioak, etab.).
- Ezaugarri pertsonalekin, prestakuntzarekin, lanarekin… lotutako datuak (zuk borondatez parte hartzen duzun BASQUE TRADEREN lan-eskarien/lan-eskaintzen eta/edo hautaketa-prozesuen kasuan).
4. Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datuak, eta zer legitimaziorekin?
Zure datu pertsonalen tratamenduak helburu hauek ditu:
- WEBGUNEKO erabiltzailea izateko zure erregistroa kudeatzea eta izapidetzea, posible denean, zuk egindako aurrekontratu-neurrien eskaeran oinarrituta edo helburu horretarako zurekin ezarritako kontratu-harremanean oinarrituta.
- BASQUE TRADEK WEBGUNEAREN bidez zure eskura jartzen dituen eduki eta zerbitzuetarako zure sarbidea eta horien erabilera kudeatzea, blog-zerbitzuak, sare sozialak edo une bakoitzean WEBGUNEAN eskuragarri dauden beste edozein funtzionalitate barne. Hori guztia, zuk eskatutako aurrekontratu-neurrietan edo zurekin helburu horretarako ezarritako kontratu-harremanean oinarrituta.
- WEBGUNEAREN edo posta elektronikoaren bidez egiten dituzun informazio-eskaerak, iradokizunak, kexak edo erreklamazioak izapidetzea eta kudeatzea, zure baimenean oinarrituta.
- WEBGUNEAREN bidez eskuragarri dagoen barneko informazio-kanalaren bidez emandako informazioari erantzutea eta hura kudeatzea, eta, hala dagokionean, jakinarazitako gertakariak ikertzea. Hori guztia, BASQUE TRADERI dagozkion legezko betebeharrak betez (2/2023 Legea, otsailaren 20koa, arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokei buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duena).
- Gure “newsletter” zerbitzurako harpidetza kudeatzea eta dagozkigun komunikazio elektronikoak bidaltzea, betiere zuk baimena eman baduzu, eta baimen horretan oinarrituta.
- Hainbat bitartekoren bidez, hala nola, bitarteko elektronikoen bidez, BASQUE TRADEREN komunikazio komertzialak eta publizitate-komunikazioak bidaltzea, produktuekin, zerbitzuekin, eskaintzekin, sustapenekin eta erakunde horiei buruzko beste informazio garrantzitsu batzuekin lotuta. Betiere, zuk baimena eman baduzu, eta baimen horretan oinarrituta.
- Zuk baimendu dituzun kasuetan, BASQUE TRADEK antolatutako jarduerak eta ekitaldiak kudeatzea eta hedatzea, horretarako zure irudia eta zure identifikazio-datuak erabilita. Hori guztia, emandako baimenean oinarrituta.
- Gure “newsletter” zerbitzurako harpidetza kudeatzea eta dagozkigun komunikazio elektronikoak bidaltzea, betiere zuk baimena eman baduzu, eta baimen horretan oinarrituta.
- Zuren lan-eskaera edo lan-eskaintza baterako izen-ematea eta hautaketa-prozesu horretako zure parte-hartzea kudeatzea. Hori guztia, zuk eskatutako aurrekontratu-neurrietan oinarrituta.
- WEGUNEAN eskuragarri dagoen gure Gardentasun Atariaren bidez, legez herritarren eskura jarri behar ditugun datuak eskuragarri mantentzea; hori guztia, gure legezko betebeharrak betetzean oinarrituta (gardentasun arloan aplikatzekoa den araudia).
- WEGUNEAN eskuragarri dagoen gure Kontratatzailearen Profilaren bidez, legez herritarren eskura jarri behar ditugun datuak eskuragarri mantentzea; hori guztia, gure legezko betebeharrak betetzean oinarrituta (sektore publikoaren kontratuen arloan aplikatzekoa den araudia).
Gogoratzen dizugu, tratamenduaren legitimazioa zure baimenean oinarritzen den kasuetan, edozein unetan ezezta dezakezula baimena, modu librean eta dohainik, hurrengo atalean (7) adierazitako baldintzetan.
5. Nori komunikatzen dizkiogu zure datuak?
Zure datuak ez zaizkie komunikatuko hirugarren erakundeei, legearen aginduz BASQUE TRADEK datuak emateko betebeharra duen balizko kasuetan izan ezik (adb., Zerga Administrazioei, Justizia Administrazioari edo beste Administrazio Publiko batzuei).
Ez dago aurreikusita zure datuen nazioarteko transferentziarik egiterik.
6. Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
Orokorrean, zuk tratamendurako baimena ezeztatzen ez duzun bitartean edo datuak ezabatzea eskatzen ez duzun bitartean gordeko ditugu zure datu pertsonalak; eta BASQUE TRADEK aintzat hartu beharreko legezko betebeharrak betetzeko beharrezko denboran zehar ere gordeko ditugu.
Dena den, jakinarazten dizugu BASQUE TRADEK datuak garbitzeko barne-politikak dituela ezarrita, bere eskuetan dituen datu pertsonalen kontserbazio-epeak kontrolatzeko. Hortaz, datu horiek deuseztatu egin daitezke jasotako helbururako beharrezkoak eta/edo egokiak izateari uzten diotenean.
Zehazki, lan-eskariak kudeatzeko, zure datuak 5 urtez gordeko dira gehienez ere.
7. Zein dira zure eskubideak?
Datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudiak hainbat eskubide ematen dizkizu zure datu pertsonalekin lotuta, eta zuk eskubide horiek balia ditzakezu zure datu pertsonalak tratatzen diren artean. Honako hauek dira eskubide horiek:
- Zure datuak eskuratzea: zure datuak eskuratzeko eskubidea duzu, zuri buruzko zer datu pertsonal tratatzen ari garen jakin dezazun.
- Zure datuak zuzentzeko edo ezabatzeko eskatzea: kasu jakin batzuetan, gu tratatzen ari garen eta zuri buruzkoak diren datu pertsonal okerrak zuzentzeko eskubidea duzu, edo, ezabatzeko ere eska dezakezu, beste arrazoi batzuen artean, datuak dagoeneko ez badira beharrezkoak jaso ziren helbururako.
- Zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzea: kasu jakin batzuetan, zure datuen tratamendua muga dezagun eskatzeko eskubidea duzu. Kasu horretan, jakinarazten dizugu erreklamazioak egiteko edo horien aurrean defendatzeko bakarrik gordeko ditugula, datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudiak aurreikusten duen moduan.
- Zure datuak lekualdatzea: kasu jakin batzuetan, zuri buruzko eta zuk emandako datu pertsonalak jasotzeko eskubidea duzu, egituratutako formatu batean (ohiko erabilerakoa eta irakurketa mekanikokoa), eta beste tratamendu-eragile bati igortzeko eskubidea.
- Zure datuen tratamenduari uko egitea: kasu jakin batzuetan eta zure egoera partikularrarekin lotutako arrazoiengatik, eskubidea duzu zure datuen tratamenduari uko egiteko. Kasu horretan, datuak tratatzeari utziko genioke, premiazko arrazoi legitimoengatik edo erreklamazio posibleak egiteko edo haien aurrean defendatzeko datuak gorde behar direnean salbu.
Halaber, eskubidea duzu edozein unetan baimena bertan behera uzteko. Horrek ez du eraginik izango baliogabetze horren aurretik emandako onespenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.
Eskubide horiek gauzatzeko, idatzizko eskaera bidal diezaiokezu BASQUE TRADERI, 1. atalean adierazitako posta-helbidera idatzita edo lopd@basquetrade.eus helbidera mezu elektroniko bat bidalita.
Amaitzeko, aipatu beharrekoa da erreklamazio bat jar dezakezula eskumena duen Kontrol Agintaritzaren aurrean (BASQUE TRADEREN kasuan, Datuak Babesteko Euskal Agintaritza), bereziki, eskubideak nahi bezala baliatu izan ezin dituzunean. Webgunearen bidez jar zaitezke harremanetan Agintaritzarekin: www.avpd.euskadi.eus).
8. Segurtasun-neurriak
BASQUE TRADEK, uneoro, guztiz modu konfidentzialean tratatuko ditu zure datuak, eta datu horiek sekretupean gordetzeko betebeharra errespetatuko du, datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudian aurreikusitakoaren arabera. Horretarako, beharrezko neurri teknikoak eta antolaketako neurriak hartuko ditu datuen segurtasuna bermatzeko eta datuak aldatzea, galtzea edo eskubiderik gabe tratatzea edo eskuratzea saihesteko. Horretarako, aintzat hartuko ditu teknologiaren egoera, gordetako datuen nolakotasuna eta aurrean dituzten arriskuak.
9. Cookieen politika
Horrez gain, adierazten dizugu BASQUE TRADEK Cookieen Politika bat duela ezarrita, honako esteka honen bidez eskura dezakezuna.