Finantzaketa
Enpresa gehienentzat, oso elementu garrantzitsua da finantzaketa egokia izatea edozein nazioartekotze-proiekturi aurre egiteko; ezartzea, enpresa berriak erostea zein proiektuak exekutatzea. Ekintza horiei ekiten dieten enpresentzat ohiko arazoa izaten da beste herrialde batzuetan operatzeko finantzaketa egokia bilatzeko zailtasuna.
Horregatik, Basque Trade & Investmenten helburu nagusia da euskal enpresari Eusko Jaurlaritzak eta banku komertzialarekiko osagarri diren beste erakunde batzuek nazioarteko proiektuei ekiteko eskaintzen dituzten finantza-tresnetara heltzen laguntzea.

Nazioarteko finantzaketaren bilaketa
Basque Trade & Investmentek babesa emango dizue atzerrian proiektu bati ekiteko finantzaketa bila bazabiltzate, edo dagoen bati bultzada eman nahi badiozue. Gure atzerriko sareari esker, zuen xede-merkatuko agente nagusienetara hel gaitezke, eta tokiko finantzaketa-laguntzak mapatu ditzakegu. Era berean, zuen beharretara egokitzen diren finantzaketa-tresnak identifikatu ditzakegu, eta zuen proiektuan lagun diezazuketen tokiko agente/erakundeekin harremanetan jarri.
Eskuratu Cofides funtsa / Finantzen Euskal Institutua
Finantzaketa da nazioartekotze-prozesuen punturik erabakigarrienetako bat, eta horregatik, Basque Trade & Investmentek akordio bat sinatu du Finantzen Euskal Institutuarekin eta COFIDESekin leihatila komuna izateko, Euskadiko enpresek bi erakunde horiek eskaintzen dituzten finantzaketa-baldintzarik onenak eskura ditzaten; hala, 100 milioi euroko funts bateratua eratu dute Euskadiko enpresaren nazioartekotzerako.
100 milioi euskal enpresa nazioartekotzeko
Nazioarteko ezarpen produktibo eta komertzialak
Lehendik existitzen diren atzerriko instalazioak handitu
Enpresak erosi hirugarren herrialdeetan
Atzerriko ekoizpen-ezarpenen eta erosketen finantzaketa
Gure Nazioarteko Gauzatu programak zure enpresa nazioarteko merkatuetan sartzeko laguntza bereizgarria izan nahi du. Haren bidez, 1.000.000 milioi euro finantzatu ditzakegu atzerriko ekoizpen-inbertsioetan; finantza-kosturik gabe (% 0ko interesak) eta urtebeteko gabealdiarekin, 5 urtean itzultzeko.


Erakunde multilateralen finantzaketa eskuratzea
Basque Trade & Investment etengabe dago harremanetan banku multilateral nagusien enpresa pribatuentzako finantzaketa-leihatilarekin; esaterako, Berreraikuntza eta Garapenerako Europako Bankuarekin, Munduko Bankuaren International Finance Corporationekin eta BID Investekin.
Erakunde horiek finantzaketa eskaintzen dute arrisku handieneko herrialdeetarako proiektuetarako, eta haien finantzaketa banku komertzialak eskaintzen duenaren osagarria da. Banku multilateralak zenbait tresna eskaintzen ditu: maileguak, sarrerako kapitala eta/edo inbertsioetarako edo garapen-proiektuetarako abalak, besteak beste, planetako leku gehienetan.