Elkartu Programa

Elkarturen babesa

ELKARTU programak 500.000 €-ko esleipena du, eta enpresa-lankidetza sustatzera bideratuta dago, Euskadiko enpresen presentzia hobetzeko nazioartean. Elkartu enpresa-elkarteei eta enpresa-lankidetzako edozein talderi, esportazio-partzuergoei salmenta-taldeei edo atzerriko merkatuetan elkarrekin jarduteko konpromisoa duen beste edozein figurari zuzenduta dago. Programaren helburua enpresa-lankidetzako taldeen eraketari, gastu operatiboei edota promozioari dagozkion gastuei lotutako jarduerak babestea da.

ELKARTUren laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntza publikoetan antolatzen dira, honako hauekin lotuta dauden enpresa-lankidetza babestera zuzenduta daude: nazioartekotzea, aliantzak sustatzea nahiz nazioartekotze-prozesuan garapen jasangarria bultzatzea.

Era horretara, Elkarturen laguntza-programarekin, taldekatzeen eraketari eta jarduera ekonomikoaren garapenari lotutako gastuak laguntzen ditugu diruz, nazioartekotze-prozesuari lankidetzan ahal den ziurtasun eta arrakasta handienaz aurre egiteko aukera ematen duten baliabideez hornitzeko.

Zer eskaintzen dizugu?

Gastuen % 80ra arteko laguntzak, gehienez 60.000 € partzuergoentzat, 50.000 € elkarteentzat eta 45.000 € salmenta-taldeentzat (15.000 euroko muga enpresa bakoitzeko), hauetarako:

Prozedura

  • Eskabideak hurrenkeran ebatziko dira espedientearen dokumentazioa osaturik egon ahala eta aurrekontua agortu arte.

Onuradunak

  • Euskadiko enpresa-elkarteak
  • Euskadiko enpresa-lankidetzarako taldeak, esportazio-partzuergoak edo salmenta-taldeak, besteak beste

2024ko aurrekontuak

Zalantzaren bat duzu?

Utzi zure datuak eta jarriko gara zurekin harremanetan Kontaktatu

Edo idatzi Jesús M. Cantóni: jmcanton@basquetrade.eus

Nola lagun diezazukegu?

Basque Trade & Investmenten zure nazioartekotze-prozesuan lagunduko dizugu, zerbitzu pertsonalizatuak behar badituzu edo zure enpresa atzerrira zabaltzeko informazioa nahi baduzu.
JARRI GUREKIN HARREMANETAN