Nazioaterako bloga
Automobilgintzako Behatokiaren Q2 2022 Txostena
Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Automobilgintzako Behatokiaren informazioa eguneratu du ibilgailu arinen salmentei eta ekoizpenari buruzko 2022ko lehen hiruhilabeteko datu berriekin, arreta berezia eskainiz herrialde ekoizle eta eskualde garrantzitsuenei. Gainera, atal berezi bat eskaini dio ibilgailu elektrikoen fabrikatzaile emergenteei, eta OEM eta Tier1 garrantzitsuenen azken nobedadeak ere jaso ditu.
Edizio honek bere baitan hartzen ditu:
- Perspektiba globalak
- Ibilgailu arinen salmentak eta ekoizpena
- Ibilgailu elektrifikatuen eboluzioa
- Joerei buruzko insight-a
- Ibilgailu elektrikoen fabrikatzaile emergente nagusiak (estatubatuarrak eta txinatarrak)
- Egoera eskualdeka
- Europa: Alemania, Frantzia, Espainia, Italia, Erresuma Batua, Errusia, Txekiar Errepublika, Turkia
- Amerika: Estatu Batuak, Mexiko, Brasil
- Asia: Txina, Japonia, India, Hego Korea
- OEM eta Tier1 garrantzitsuenen mugimendu estrategikoak
- Europakoak, Amerikakoak eta Asiakoak
Txosten osoa eskuratu nahi duten euskal enpresek eskatu egin behar dute.
Txostena jasotzeko, posta elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: mzarraonaindia@basquetrade.eus
Salmenten eta ekoizpen globalaren bilakaeraren laburpen bat deskargatu daiteke HEMEN: