Select Page

Nortzuk gara?

Euskadiko Nazioartekotze Agentzia: Basque Trade & Investment

SPRI Taldearen barruan dagoen sozietate publiko bat, SPRIko nazioarteko zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Saileko Nazioartekotze Zuzendaritza elkarrekin batu ondoren sortutakoa. Gure helburua da malguagoak eta azkarragoak izatea euskal enpresari zerbitzu hobea emateko, zerbitzu guztiak erakunde bakar batera biltzeak ezinbestez sorraraziko dituen sinergiekin indartuta.

Enpresa baten nazioarteko dimentsioa funtsezkoa da bere hazkundea eta gaitasun berritzaile eta ekintzailea indartzeko.

20 urte baino gehiago daramatzagu lanean, nazioartekotzeko asmoa duten enpresa proiektuei garatzen laguntzen, edozein sektoretakoak direla ere.

Kartara eginiko zerbitzua da, enpresen esportazioak eta nazioartekotzea sustatzeko, merkatu estrategikoetan posizionatzea helburu duten jarduerak bultzatzeko, merkataritza- eta produkzio-ezarpenak egiteko behar den laguntza teknikoa emateko, eta organismo multilateralek finantzatutako proiektuei laguntzeko.

Zerbitzu-eredu honek arreta segmentatua ematen die enpresei, elkarrekin konbinatuz Euskadiko bulegoetan dugun ezagutza sektoriala eta atzerriko bulegoetan dugun ezagutza geografikoa. Horri esker eskaintzen ditugu arreta espezializatu eta hurbilagoa eta enpresen premia zehatzei erantzuten dieten zerbitzuak.

Basque Trade & Investment agentziaren antolakuntza-egitura

Basque Trade & Investment agentziaren antolakuntza-egitura

Zure produktua kanpoko merkatuetan sartzeko asmoa baduzu, eta finantzaketa, kontaktu komertzialak nahiz tokiko bazkide edo zerbitzu espezializatuak behar badituzu, hemen gaude zuri laguntzeko.

SPRI Taldean integratutako sozietate honek 22 milioi €tik gorako aurrekontua du

30 profesional Bilbon
+
20 Kanpo Sarean