Select Page

Nazioaterako bloga

04/04/23

Euskadik Jiangsu-Nantong-eko (Txina) Nazioarteko Lankidetza eta Truke Jardunaldian parte hartu du

Jiangsuko Probintziako Herri Gobernuaren Kanpo Arazoetarako Bulegoak eta Nantongeko udal-gobernuak lan-jardunaldi bat antolatu zuten Mediterraneoko hainbat herrialdetako enpresa eta erakunde ordezkariekin batera. Ekitaldi honetako helburuak lankidetzaren eta kontaktuen trukearen inguruan ahaleginak bateratzea, lurraldean finkatutako erakundeen arteko esperientziak eta aukerak parteartzea, eta horrekin batera, sinergia interesgarriak sortzea eta garapen sozioekonomikorako aliantza berriak ezartzea izan ziren.

Oraingo honetan, elkartutako euskal partaidetza honako hauen ordezkariek osatu zuten:

  • MCC Shanghai
  • Ibarmia Txina
  • Aernnova Txina
  • Fagor Ederlan Txina
  • BasqueTrade – SPRI Taldea.

Enpresa txinatarrek, inguruan presentzia duten nazioarteko konpainiek, parke teknologikoek eta eta Jiangsu probintziako 15 udalerritako (Nantomng barne) kanpo gaietako sailek, euskal taldearekin partekatu zituzten gizarte eta enpresa-jarduerak eta dinamikak. Euskal taldeak, halaber, merkataritza-kontseilariekin, kontsulekin eta diplomazia-kidegoko beste ordezkari batzuekin, Italiako, Portugalgo eta Espainiako Merkataritza-Ganberekin eta enpresekin, bai eta Nantongeko agintariekin eta honen kanpo-arazoetarako kabinetearekin interaktuatzeko ere aukera iza zuen.

Jiangsu probintzia garrantzitsua da Txina kanpoko mundura zabaltzeko. Bere 22 hiriek Europako eskualde nagusiekin harreman zuzenak izatea bultzatzen dute. Horren adibide 'Kunshan Mondragon' Industria Parkea da (Shanghaitik oso gertu dagoena). Parke hori euskal kooperatiba-taldearen babes sendoarekin ezarri zen eta Txinako Estatuak egiten duen inbertsiorik handiena bihurtu da.

Probintzia horrek 47 euskal ezarpen ditu eta, Shanghairekin batera (66), ezarpen gehien dituen probintzia da (herrialdearen guztizkoaren % 19,7). Enpresa horiek sektore ugaritan aurki daitezke: automobilgintza, fabrikazio aurreratuko teknologiak eta energia. Etxetresna elektrikoen, biozientzien, siderurgiaren edo industria kimikoaren sektoreak ere badu ordezkaritza. Kunshanez gain, Suzhou eta Nanjing hirietan daude euskal konpainia gehienak.

Herrialde horretan interesa duten enpresek datu garrantzitsu batzuk ezagutu ditzakete Eusko Jaurlaritzaren laburpen-fitxa honetan: Dokumentuak funtsezko datuak, adierazle sozioekonomikoak, sektorialak, koiuntura eta esparru politikoa, Jiangsu probintziaren eta Euskadiren arteko harreman adiskidetsuei buruzko informazioa, eta lurraldeak eskaintzen dituen aukera nagusien deskribapena eskaintzen ditu.

+info AQUÍ