Nazioaterako bloga
Erresuma Batuko merkataritza elektronikoari buruzko txostena
Erresuma Batua Europako merkataritza elektronikoaren merkaturik aurreratuena da, eta ingurune oso anitza eta gero eta handiagoa edukitzeagatik bereizten da; 2022an herrialdeko merkataritza elektronikoaren diru-sarrerak 161.233 milioi librakoak izan ziren, eta hurrengo urteetan hauek % 42,88 inguru hazten jarraitzea aurreikusten da. Euskal enpresak merkatu britainiarrean sartzeko aukera-kanal argia da.
Scornik Gerstein bufetearekin lankidetzan egindako txosten honek, Erresuma Batuko merkataritza elektronikoaren merkatuaren ikuspegi orokorra eskaintzen du, Brexitaren eta COVID-19aren ondorioz aurre egin behar dion eragina barne, baita euskal enpresek merkatu britainiarrean saltzeko orduan kontuan hartu behar dituzten gomendioak ere, bai ikuspegi komertzial batetik, bai ikuspegi legal batetik.