Nazioaterako bloga
Japoniako automozio-industria. Sektorea-Herrialdea txostena
Basque Trade & Investment, SPRI Taldearen Nazioartekotzeko Euskal Agentziak txosten bat argitaratu du Japoniako automobilgintzaren sektoreko osagaien merkatuari buruz.
Txosten honek xeheki aztertzen ditu datu ugari, eta horregatik ezinbesteko tresna izango da merkatura hurbiltzeko eta merkatuan posizionatzeko estrategiak lantzeko.
Automobilgintzaren industria oinarrizko zutabe bat da Japoniako ekonomian. Oso industria berritzailea da eta teknologiak bultzatua. Ibilgailu hibridoen produkzioa goraka doa Japoniako eta mundu osoko merkatuan, eta berdin gertatuko da laster ibilgailu elektrikoekin.
Baina Asiako beste merkatu batzuei gertatzen zaien bezalaxe, Japoniako merkatuaren ezaugarri nagusietako bat da atzerriko enpresentzat ez dela erraza bertan harremanak egitea eta tokiko agenteekin erabakiak hartzea.
Hala, Japonian negozioak egiteko estrategia onena da ingurunea ezagutzen duen tokiko ordezkari edo bazkide bat izatea, eta gero harreman iraunkor bat garatzea bidea zabalduko duena eskala handiagoko lankidetza bat sendotzeko. Aipatzekoa da Japoniako player-ek ordezkaritza zabala dutela automobilgintza sektoreko beste eskualde garrantzitsu batzuetan, hala nola Ipar Amerikan edo Europan, eta hori lagungarri izan liteke euren jatorrizko herrialdetik kanpo harreman berriak sortzeko.
Deskargatu Laburpen Exekutiboa HEMEN
Euskal enpresek txosten osoa eskuratu ahal izango dute, hala eskatuz gero. Txostena jasotzeko, posta elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: mzarraonaindia@basquetrade.eus