Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Nazioaterako bloga

03/05/23

Alemanian eta Estatu Batuetan egindako bost automozio-azokari buruzko txostenak

Basque Trade & Investment-ek ‘IAA Transportation’, ‘ITS World Congress’, ‘Aachen Colloquium’, ‘Automotive Interiors Expo Europe’ eta ‘CTI Symposium’ 2022 ekitaldiak hurbildu dizkio euskal enpresari

BasqueTrade-k 2022ko azkeneko hiruhilekoan Estatu Batuetan eta Alemanian egin diren bost azokari buruzko txosten interesgarri hauek jarri ditu automobilgintza sektoreko euskal enpresen eskura:

  • IAA Transportation (2022ko iraila, Hannover)
  • ITS World Congress (2022ko iraila, Los Angeles)
  • Aachen Colloquium (2022ko urria, Aachen)
  • Automotive Interiors Expo Europe (2022ko azaroa, Stuttgart)
  • CTI Symposium (2022ko abendua, Berlin)

 

Txosten horiek interesatuta dauden euskal enpresa guztien eskura daude; jaso nahi dituztenek nahikoa dute hori jakinaraztea posta elektroniko honetan: mzarraonaindia@basquetrade.eus

Dokumentuetan jasota daude azoketan erakutsitako produktuen argazkiak, eta baita ere hainbat datu parte hartu zuten konpainiei, TIER 1 garrantzitsuenei eta oraindik hain ezagunak izan ez arren hazten eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten ari diren player berriei buruz.