Nazioaterako bloga
‘AUTOMOTIVE WORLD’ eta ‘AUTO EXPO’ 2023 azokei buruzko txostenak

Basque Trade & Investment-ek ‘AUTOMOTIVE WORLD’ eta ‘AUTO EXPO’ 2023 ekitaldiak hurbildu dizkio euskal enpresari
BasqueTrade-k urte hasieran Japonian eta Indian egin diren bi azokari buruzko txosten interesgarri hauek jarri ditu automobilgintza sektoreko euskal enpresen eskura:
- Automotive World (2023ko urtarrila, Tokio)
- Auto Expo (2023ko urtarrila, Uttar Pradesh)
Txosten horiek interesatuta dauden euskal enpresa guztien eskura daude; jaso nahi dituztenek nahikoa dute hori jakinaraztea posta elektroniko honetan: mzarraonaindia@basquetrade.eus
Dokumentuetan jasota daude azoketan erakutsitako produktuen argazkiak, eta baita ere hainbat datu parte hartu zuten konpainiei, TIER 1 garrantzitsuenei eta oraindik hain ezagunak izan ez arren hazten eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten ari diren player berriei buruz.