Nazioaterako bloga
Asebalek ibilgaiuentzako euste-sistemak eta motoziklistak bebesteko sistemak ezarri ditu mundu osoan
Bizitzak salbatzea lehentasuna da Asebalentzat. Bizkaiko enpresak beroan galbanizatutako altzairuzko produktuak fabrikatzen ditu, bereziki ibilgailuentzako euste-sistemak, motoziklistak babesteko sistemak eta eguzki-energiaren sektorerako mota guztietako profilak. Rafael Sevilla Canterla Asebaleko zuzendari komertzialak nabarmendu duenez, “gure bide-segurtasuneko sistemek ibilgailuetako bidaiarien bizitzak salbatzen dituzte edo haien lesioak minimizatzen dituzte istripua gertatuz gero”. Alor horretan, euskal enpresak CE marka duten sistemen katalogo zabala du, hala nola ibilgailuetarako euste-sistemak, zubietarako petrilak eta motoziklistentzako euste-sistemak. “Motoziklistak babesteko sistemaren katalogoan munduko liderrak gara”, azpimarratu du Sevilla Canterlak. Bilboko konpainiaren sistemak mundu osoan zehar daude instalatuta. Konpainiaren ordezkariak adierazi duenez, “Hego Amerikan, Europan, Australian, Indian eta Afrikan gaude”. Euskal enpresa etengabeko berrikuntza-prozesuan dago, “makineria etengabe hobetzen gaude, sistema berriak garatzen eta gure ekoizpena ingurumenarekin adiskidetsuagoa egingo duten hobekuntzak ezartzen ari gara”, zuzendari komertzialaren esanetan.
Eguzki instalazioen egituretarako profilak
Bide-segurtasunaren sektoreaz gain, energia berriztagarrien sektorerako ere lan egiten du. “Eguzki instalazioen egituretarako erabiltzen diren profil mota guztiak fabrikatzen ditugu, eta gure bezeroak mundu osoan zehar proiektuak egiten dituzten enpresa handiak dira”, dio.
Dituen makineriari esker, laser bidezko ebaketa, soldadura-robota, multi puntzonatu bidezko profilagailuak, prentsak edo tolesgailuak, profil sorta zabala fabrikatzea ahalbidetzen du, eta horiek “teknologia guztietako eguzki instalazioen egituren parte dira”, Rafael Sevillak aitortu duenez.
Euskal enpresak 300 langile inguru ditu, eta urteko fakturazioa 80 eta 90 milioi euro artekoa da. Kontinente guztietako bezeroekin, “gaur egun presentzia gutxi edo batere ez dugun herrialdeetan negozio-aukera berriak bilatzen ari gara”, dio. Gainera, helburua da “gure presentzia sendotzea eta presente gauden merkatuetan lidergoa lortzea”.
Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.