Nazioaterako bloga
Euskadiko Nazioartekotze Agentziak energia berriztagarriei buruzko ekimen bat antolatuko du Frantziako Tourraren etorreraren bezperan
Euskadiko Nazioartekotze Agentziak (Basque Trade & Investment) ekimen bat antolatu du ekainaren 30erako, alegia, euskal errepideetan Frantziako Tourra hasi aurreko egunerako. Ekimena txirrindularitzako mundu mailako probaren hasiera dela eta sor daitezkeen enpresa-sinergiak aprobetxatzeko da. Izena-emateko aukera zabalik dago jada. Hala, uztailaren 1, 2 eta 3an Euskadin barrena izango diren lehen hiru etapek dakarten ikusgarritasuna aprobetxatuko da.
SPRI Taldearen barruan dagoen Euskadiko Nazioartekotze Agentziak jardunaldi bat prestatu du Business France, Okzitaniako Gobernua eta probako babesle nagusia den Credit Lyonnais-ekin (LCL) batera. Bertan probatuko dira Euskadin eta Frantzian, eta bereziki Okzitanian, deskarbonizazioaren, energia berriztagarrien eta hidrogenoaren esparruan egiten ari diren ekimenak.
Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek energia berriztagarrietan eta hidrogenoan dituzten ibilbideak eta proiektu estrategikoak azalduko dituzte. Bestalde, Business France/Frantziako Enbaxadak hiru esparruotan dituzten garapen-planak azalduko dituzte. Azkenik, Okzitaniako Gobernuaren ordezkariek intereseko esparruotan bultzatzen ari diren proiektuak erakutsiko dituzte, baita sail honek aurkezten dituen kolaborazio/negoziorako aukera potentzialak ere.
Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko den ekimen hau deskarbonizazioan, energia berriztagarrietan eta hidrogenoan interesa duten euskal enpresei zuzenduta dago.