Nazioaterako bloga
‘CES’ eta ‘AUTO SHANGHAI’ 2023 azokei buruzko txostenak
Basque Trade & Investment-ek ‘CES’ eta ‘AUTO SHANGHAI’ 2023 ekitaldiak hurbildu dizkio euskal enpresari
BasqueTrade-k urte hasieran Estatu Batuetan eta Txinan egin diren bi azokari buruzko txosten interesgarri hauek jarri ditu automobilgintza sektoreko euskal enpresen eskura:
- CES (2023ko urtarrila, Las Vegas)
- Auto Shanghai (2023ko apirila, Shanghai)
Txosten horiek interesatuta dauden euskal enpresa guztien eskura daude; jaso nahi dituztenek nahikoa dute hori jakinaraztea posta elektroniko honetan: mzarraonaindia@basquetrade.eus
Dokumentuetan jasota daude azoketan erakutsitako produktuen argazkiak, eta baita ere hainbat datu parte hartu zuten konpainiei, TIER 1 garrantzitsuenei eta oraindik hain ezagunak izan ez arren hazten eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten ari diren player berriei buruz.