Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Nazioaterako bloga

12/07/23

Inflazioa Murrizteko Legea (IRA) eta Energía Programak: AEBetako Energia (DOE) eta Altxorraren Sailen eskaintzak

Webinarra: Uztailak 18, asteartea, 16:00etatik 17:00etara Euskadin.
Izen-emateak HEMEN

Iaz, Biden-Harris Administrazioak hainbat programa federal iragarri zituen, eta bere eskaintzak luzatu zituen ‘Inflazioa Murrizteko Legea (IRA)’ ezartzeko. AEBko Energia Saila (DOE), IRAren eta Alderdi Biko Azpiegiturari buruzko Legearen bitartez, 100 mila milioi dolar baino gehiago inbertsioetan inplementatzearen arduraduna da, dirulaguntza lehiakorren kudeaketa, finantzaketa-formulak, maileguak eta abar barne. Gainera, Altxorraren Departamentuarekin batera, DOEk errenboltso eta kreditu fiskaleko programa berriak abiarazi ditu.

Web-mintegi honetan, DOEk eta Altxorraren Departamentuak eskura dauden errenboltso eta pizgarri programen deskribapen orokorra egingo dute, laster eskuragarri egongo direnak.

DOEk, era berean, merkataritza mailako proiektuetarako maileguen agintaritza zabaldu du, eta bere Mailegu Programen Bulegoa atzerriko inbertsio zuzenak finantzatzeko interesa duten enpresekin nola inplikatzen ari den partekatuko du, gai bat alegia, beren merkatuetan jarduten duten euskal enpresentzat interes berezia izan dezakeena.

Normalean, 100 milioi dolarretik gorako maileguak dira.


Gogoratu: Uztailak 18, asteartea, 10 AM EDT (4:00 PM Euskadi).
AURKEZPENAK:

  • - AEBetako Merkataritza Saila
    Select USA
  • - AEBko Energia Saila
    Matthew Manning, Nazioarteko Merkatuen Garapenerako Bulegoa.
  • - DOE/S3/BIL+IRAren programen, pizgarri ekonomikoen eta itzulketen deskribapena.
    Azpiegiturako idazkariordea, Elaine Hsieh; Altxorraren Departamentua, TBD.
  • - Gaitasunen eta programen deskribapena:
    Mailegu Programen Bulegoa, TBD, Irismena eta Merkataritza Garapena.

Interesa duten euskal enpresek webinar honetan parte hartu eta informazioa zabaldu ahal izango dute Estatu Batuetako Basque Trade taldearen bidez.