Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Nazioaterako bloga

14/07/23

“Euskadi – Japonia 2023” networkinga: Hidrogenoa, Bilbon antolatutako B2B topaketen erdigunean



Japonia-Euskadi urtearen esparruan, SPRI-Eusko Jaurlaritza Taldearen Nazioartekotze Agentziak jarduera ugari antolatu ditu 2023an, bi herrialdeen arteko merkataritza-harremanak sustatzeko. Joan den urtean Tokion euskal bulego berria ireki ondoren, erakundeen eta enpresen arteko lan eta lankidetza-topaketa mistoak nabarmen areagotu dira.

Japonia aukera-gune garrantzitsua da euskal enpresentzat, batez ere Euskadirentzat garrantzi handia duten sektoreetan, hala nola Automobilgintza, Kontsumoko Elektronika, Energia Berriztagarriak edo Makina Erreminta.

EAEko hogei bat konpainiak beren produktuak eta zerbitzuak esportatu ohi dituzte herrialde japoniarrera, urtean 200 milioi euro inguruko fakturazioa lortuz; horietako zazpik ekoizpen-azpiegitura dute, eta gainerakoek aurrez aurre ezarritako merkataritza-jarduera dute. Automobilgintza eta fabrikazio Aurreratuko Teknologiak dira bere lan-eremu nagusia.

BasqueTrade Hidrógeno Japón Bilbao Euskadi
BasqueTrade-k eta Japoniako Enbaxadak elkarrizketa aktiboa izan dute, bi herrialdeak batzen dituzten balioak hobeto ezagutu eta bateratzen lagunduko duten ekintza ugari, interesgarriak eta praktikoak diseinatu, planifikatu eta koordinatzeko. Eta elkarrizketa horren ondorioz, hidrogenoa bezalako aukera-egoerak ere identifikatu dituzte.

Arlo horretan, Japoniako energiaren sektoreko enpresa publiko eta pribatu nagusiek, Euskadin esku artean ditugun proiektu garrantzitsuenak ezagutzeko aukera izan dute Bilbo: Euskadiko Hidrogenoaren Estrategia, BH2C Hidrogenoaren Korridorea, Elektrolizagailuaren Prototipoa eta Balio Kate osoko Hidrogenoaren gaitasunak, besteak beste. Zalantzarik gabe, ekimen horiek guztiek aukera handiak ematen dizkiote etorkizuneko erronka ilusionagarriei aurre egiten dien euskal sektore berri honi, eta, laster, sektore ekonomiko eta industrial berriak hurbiltzeko aukera emango du.

Bestalde, euskal enpresa, entitate eta erakundeek Japoniako enpresa liderren jarduera, teknologiak, produktuak eta proiektuak ezagutu zituzten, eta, gainera, topaketa horri esker, profesionalki eta pertsonalki konektatu ahal izan dira:

· Chiyoda corporation
· Osaka Gas
· Asahi Kasei
· Nikkei
· Hitachi Europe
· JETRO
· Kitz Corporation
· Marubeni
· Mitsubishi Corporation
· Mitsui & Co. Europe PLC
· MUFG Bank
· Nippon Export and Investment Insurance(NEXI)
· Nippon Gases Euro-Holding
· Nippon Sanso Holdings Corporation
· ORIX Corporation
· Sumitomo Corporation España, S.A.
· Toray Industries Europe GmbH
· Yokogawa Iberia, S.A.

 

Alderantzizko misio horretan aktiboki parte hartzen duten euskal konpainien artean, konpainia hauek daude:

ABC COMPRESSORS
ALBA Emission Free Energy - PETRONOR INNOVACION SL
AMPO
Cluster de Energía | Basque Energy Cluster
H2SITE
Ingeteam
Nortegas
Novargi - IET Ecology
Petronor, S.A.
Sarralle
Tecnalia Research & Innovation

 

Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna da Japonia-Euskadi Urtea amaitzeko falta diren hilabeteetarako, erakundeen eta eragileen arteko lankidetza estua erraztea eta bermatzea, harreman profesionalak, enpresa-aliantzak, interes-aukeretarako sarbidea eta baterako negozioen eta inbertsioen garapena sustatuz.

 

BasqueTrade Hidrógeno Japón Bilbao Euskadi

BasqueTrade Hidrógeno Japón Bilbao Euskadi