Select Page

Nazioaterako bloga

01/09/23

Japonian, Austrian eta Frantzian egindako lau azokari buruzko txostenak

Basque Trade & Investment-ek ‘WORLD SMART ENERGY WEEK’, ‘VIENNA MOTOR SYMPOSIUM, ‘JEC WORLD’ ETA ‘JSAE’ 2023 ekitaldiak hurbildu dizkio euskal enpresari

BasqueTrade-k 2023-ko bigarren hiruhilabetean Japonian, Austrian eta Frantzian egin diren lau azokari buruzko txosten interesgarri hauek jarri ditu automobilgintza sektoreko euskal enpresen eskura:

  • World Smart Energy Week (2023ko martxoa, Tokyo)
  • Vienna Motor Sysmposium (2023ko apirila, Viena)
  • JEC World (2023ko apirila, Paris)
  • JSAE Automotive Engineering Exposition (2023ko maiatza, Yokohama)

 

Txosten horiek interesatuta dauden euskal enpresa guztien eskura daude; jaso nahi dituztenek nahikoa dute hori jakinaraztea posta elektroniko honetan: mzarraonaindia@basquetrade.eus

Dokumentuetan jasota daude azoketan erakutsitako produktuen argazkiak, eta baita ere hainbat datu parte hartu zuten konpainiei, TIER 1 garrantzitsuenei eta oraindik hain ezagunak izan ez arren hazten eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten ari diren player berriei buruz.