Select Page

Nazioaterako bloga

11/09/23

Siderurgia Indian aurkezpena. Ohar teknikoa.

Indiak Japonia gainditu du altzairu munduko bigarren ekoizle nagusi bezala, Txinaren atzetik. Indiako merkatuak hazten jarraitzen du herrialdearen barne-eskariari esker; izan ere, eraikuntza sektoreak bultzatuta, hazkunde egonkorrari eutsi dio.

Altzairuzko produktu bukatuen ekoizpena Indian, 2022an, 110 milioi tonatan kokatu da, eta urteko % 4ko hazkundea aurreikusten da 2027ra arte.

Une honetan, Indiako merkatua sendotze-fasean dago altzairutegi handiekin, eta enpresa handiek txikiagoak erosten dituzte, dibertsifikatzeko, balio erantsi handiagoa duten produktuak fabrikatuz edo haien gaitasunak handituz.

Sektorea egiturazko aldaketa garrantzitsuak jasaten ari da, gobernuak bultzatuta eta ekoizpen iraunkorra lortzeko helburuarekin, berotegi-efektuko gasen emisioa saihestuz. Horretarako, etorkizuneko fabrikek eta ekoizpen-plantek energia-iturri alternatiboetan oinarritutako labe-eredu berriak sartu behar dituzte, eta hori merkatuko aukera izan daiteke siderurgia-ekipoak fabrikatzen dituzten gure enpresentzat.

Txostena HEMEN:

230911-BasqueTrade-SIDERURGIA-INDIA_eus