Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Nazioaterako bloga

26/09/23

Behatoki aeroespazialaren 1. edizioa

Basque Trade & Investmentek sektore aeroespazialeko behatokiaren lehenengo edizioa egingo du. Dokumentu horren helburua izango da Euskadiko enpresei merkatuaren bilakaerari buruzko informazio esanguratsua ematea.

Dokumentuak hegazkintza zibilaren eta MKBren merkatu nagusien egoera aztertzen du eta fabrikatzaile nagusien monitorizazioa ere jasotzen du.

Halaber, segmentu berrien garapenari buruzko informazioa eskaintzen du, hala nola aireko hiri-mugikortasunari eta hegazkintza jasangarriari buruzkoa.

Edizio honek 2023ko lehen seihilekoa jorratzen du eta arlo hauek barne hartzen ditu:

  • HEGAZKINTZA ZIBILA
    • ·Merkatuko driverrak
    • ·Mundu mailako eskariaren aurreikuspenak, sektorearen arabera
    • ·Hegal finkoko aireontziak
    • ·Helikopteroak
    • ·Motor aeronautikoak
    • ·Hornikuntza-katea
  • MANTENTZE LANAK, KONPONKETA ETA BERRIKUSKETA (MKB)
    • ·Mundu mailako ikuspegia
    • ·Egungo egoera
  • SEGMENTU BERRIEN BILAKAERA: lider eta ekimen nagusiak identifikatzea
    • ·Aireko hiri-mugikortasuna
    • ·Hegazkintza jasangarria: propultsio elektrikoa eta hidrogeno bidezkoa
    • ·Hegazkintza jasangarria: hegazkintzako erregai jasangarria (HEJ)

Hurrengo edizioan, espazioko merkatua aztertuko da eta hegazkintza zibilari eta MKBri dagokionez bigaren seihilekoan egin diren mugimendu eguneratuak jasoko dira.

Txosten osoa eskuragarri dago hala eskatzen duten euskal enpresentzat. Txostena jasotzeko, helbide elektroniko honen bitartez eskatu behar da: ilopez@basquetrade.eus

Aurkibidea HEMEN deskarga daiteke.

230926-BasqueTrade_Observatorio-Aero S1-2023_INDICE