Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Nazioaterako bloga

11/10/23

Basque Open Industryk erakusketariekin hitzordu eta erakustaldi pertsonalizatuak egiteko aukera eskainiko du

Basque Open Industry, Euskadiko industriaren eta teknologiaren ekosistemaren ordezkaritza erakusteko aukera emango duen ekitaldia izango da, ETE-en Europako Astearen barruan (SME Week 2023). Eskaintzen artean, enpresa bisitariek azaroaren 13an eta 14an Bilbao Exhibition Centeren (BEC) izango diren ehunka erakusketariekin interakzioa izateko aukera izango dute.

Stand eta erakusketa-eremu bakoitzarekin hitzorduak eta azken teknologien eta berrikuntzen erakusketa pertsonalizatuak erreserbatzeko Networking LAND aplikazioan alta emateko epea zabalik dago.

Networkinga da ekitaldi horretako pieza nagusietako bat, eta tresna horri esker, erabiltzaileek ahalik eta etekinik handiena atera diezaiokete parte-hartzeari. Aplikazioak logistika azkarra eta arina eskaintzen du, bileren agendak sortu eta aldatu ahal izateko; izan ere, aplikazioaren funtzionalitateek automatikoki eta modu antolatuan hobetzen dute bileren prozesua

 

Hitzorduak eta pertsonalizatutako erakustaldiak Basque Open Industryn

Basque Open Industryk  APP Networking Land aplikazioa sortu du parte-hartzaileentzat, IOS eta Androiderako. Aplikazio horrekin gehien interesatzen zaizkien proiektu eta teknologietara hurbildu daitezke eta ekitaldia garaiz planifikatzen lagunduko die..

Ekitaldirako izen-ematea zabalik dago eta hizlari edo parte-hartzaile zuzen gisa 150 enpresak parte hartzea espero da, askotariko bisitariez gain.

 

Aplikazio oso funtzionala eta azkarra da:

  1. Eman ezazu alta eta osatu ezazu zure profila azaroaren 6a arte.
  2. Deskargatu aplikazioa eta eman ezazu izena urriaren 27tik aurrera.
  3. Aukeratu arloak: Zibersegurtasuna, AA, berrikuntza, teknologia, nazioartekotzea, eraldaketa digitala, startupak, probak egiteko eta baliozkotzeko laborategiak...
  4. Hartu ezazu hitzordua zure intereseko enpresekin
  5. Eta zabaldu ezazu zure kontaktuen, bezeroen eta hornitzaileen sarea

Badakizu, deskarga ezazu aplikazioa, planifikatu zure bilerak eta azaroaren 13an eta 14an dena lotuta izango duzu.

 

Kanpoko Sarea, “Rebuild Ukraine” eta gehiago

Bereziki interesgarria izan daiteke munduko merkatu nagusietan nazioartekotzeko interesa duten Euskadiko enpresei zerbitzua ematen dien SPRI Taldearen Kanpoko Sarea. Halaber, ezagutza teknologikoari buruzko harremanak sustatuko dira, eta, horrekin, etorkizuneko hitzarmenak sustatu.

Euskadiko puntako eta BIND 4.0 programari lotutako startupei zuzendutako standak egongo dira, bai iazkoak, bai 2023an aurkeztutakoak. Sustatzaileekin harremanetan jartzeko aukera izango da, industria-sektorerako planteatzen dituzten eta Euskadiko enpresa-ehunduran txertatu daitezkeen irtenbideak ezagutzeko. Halaber, lankidetzarako bideak zabaltzeko lotura-puntua aurkitu dezaketen lehiakideen arteko harremana ere sustatuko da.

Erakusketarien artean daude Euskadiko industriaren barruko sektorerik askotarikoenak. Zibersegurtasuneko enpresei zuzendutako espazio zabala izango da. Euskadi leku onean dago kokatuta, arlo horretan irtenbide aurreratuak eskaintzen dituen ekosistemaren inguruan. Halaber, Basque Digital Innovation Hubentzako (BDIH) koordinatutako eremua aurreikusi da, ETE-ei gaitasun teknologikoak ematen dizkion digitalizazio jasangarriaren eta fabrikazio aurreratuaren arrakasta-kasuetarako.

BRTAren (Basque Research & Technology Alliance) bueltan dauden Euskadiko 17 zentro teknologikoek eta ikerketa-zentroek ere izango dute haien lekua, I+G+b ETE-ei hurbiltzeko.

 

“Rebuild Ukraine” standa

Nazioarteko hedapena azkartzeko interesa duten enpresek aukera izango dute SPRI Taldearen Kanpoko Sarearen 18 bulegoetara hurbiltzeko. Basque Trade & Investmentek (BTI) koordinatzen ditu eta 90 herrialdetara iristeko gaitasuna dute. Eremu horren barruan, espazio nabarmena utzi zaio ‘Rebuild Ukraine’ standari.

Zehazki, Varsoviako bulegoko kideek (bulego hori arduratzen da Ukrainako merkatuaz), eta Ukrainako enpresek eta elkarteek ‘Rebuild Ukraine’ berreraikitzeko programaren inguruan dauden aukerak eskainiko dizkiete euskal enpresei. Europar Batasunaren laguntza jasotzen du programak. Ekitaldian zehar bilerak eskatzeko aukera egongo da, bai BasqueTradeko langileekin, bai Ukrainako enpresa eta elkarteekin.

Basque Open Industry da Euskal Ekosistema Industrialaren topagunea, lankidetzak gerturatzeko asmoz oinarri produktibodun ezagutza teknologikoaren inguruko harremanak sustatzen diren tokia. Esperientziak eta ezagutza partekatzeko eta akordioak bultzatzeko diseinatua dago. Manufaktura Aurreratuko Euskal Ekosistemako 150 enpresa baino gehiago elkartzen dira berrikuntzak aurkezteko eta merkataritza-bideak irekitzeko.

Badakizu, hitzorduak hartzeko, erakusketariekin erakustaldi pertsonalizatuak eta bertaratutako guztiekin elkarreragiteko, azaroaren 13 eta 14an BECen, parte hartu Networking Land of the Basque Open Industry.