Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Nazioaterako bloga

25/10/23

Gizarte eta Euskal Enpresa Fundazioa Sariak: Leire Alberdi, VIVEbiotech, Lointek eta Protec Arisawa Europe

«Euskal Enpresaren Gaua»k XXXII. edizioa ospatu zuen. Ekitaldi horretan hainbat sari eman zitzaizkien pertsonei etaenpresei. Epaimahaiak Leire Alberdi Olavegoyaren (Alberdi taldeko CEO-a) enpresa-ibilbidea nabarmendu zuen eta “2022 Euskal Enpresaririk Onena” saria eman zioten. “Enpresa-Berrikuntza” saria eman zioten VIVEbiotech-i, eta, horrez gain, sarietako epaimahaiak Lointeken lana nabarmendu zuen, “Made in Euskadi” saria eman baitzion bere proiektuak nazioartean izan zuen inpaktuagatik. Horrez gain, 1971n sortu zen Protec Arisawa Europe-ri “Euskal Makila” saria eman zioten; duela hamairu urte FRP presioko kaxen fabrikatzaile bizkaitarra integratu zuen enpresa honek.

Aurreko edizioko irabazleek eman zituzten sariak. Mariano Ucar Angulok, Faes Farmako presidente exekutiboak, Leire Alberdiri eman zion “2022 Euskal Enpresaririk Onena”-ren plaka. Asier Aleak, Basque Culinary Centerreko garapen globaleko zuzendariak, “Made in Euskadi” saria eman zion Serafín Loroñori, Lointekeko zuzendari nagusiari, eta Lorenzo Mendietak, Alcorta Forging Group-eko zuzendari nagusiak, “Enpresa-Berrikuntza”-ren lekukoa utzi zion Gurutz Linazasorori, VIVEbiotech-eko presidenteari.

Guggenheimen ekitaldia Eduardo Ruiz de Gordejuela Kutxabankeko kontseilari delegatuaren parte-hartzearekin hasi zen. Ekitaldiaren amaieran, Arisawa multinazional japoniarrari “Euskal Makila” eman zioten, Gonzalo Ortega bizkaitar filialeko zuzendari nagusiak ordezkatu zuelarik enpresa. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiaren eskutik jaso zuen saria Gonzalok. Arantxa Tapiak itxi zuen ekitaldia.

Gurutzek saria jaso ondoren bere hitzaldian esan zuen bezala, “…110 pertsona gara VIVEbiotech-en, pasioz eta talentuz beteak, %75 emakume gazteak. Eta berrikuntzan jarduten dugu. Sinesten dugulako eta beharragatik.”.