Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Nazioaterako bloga

02/11/23

‘Euskadi: Munduari irekitako ekonomia bat’ Basque Open Industry jardunaldian (Asteartean, hilak 14, 15:00etan)

Digitalizazioan urrats bat aurrera egin nahi duten euskal enpresek nahitaezko topaketa dute Basque Open Industryn, azaroaren 13an eta 14an, Bilbao Exhibition Center-en (BEC) eta ETEen Europako Astearen (SME Week 2023) esparruan. 

Adituen hitzaldiez gain, arrakasta-kasuak azalduko dituzte, eta arlo horretako berrikuntza eta joera nagusien berri emango dute. Halaber, digitalizazioaren abantailak in situ egiaztatzeko eskaintza zabalaizango da, eta, jakina, ideiak eta esperientziak partekatzeko aukera emango duen ‘networking’ gunea.  

Basque Open Industry-k euskal ekoizpen-ehuna indartzeko diseinatutako manufaktura aurreratuko ekosistema baten heldutasuna aurkezten du.

Diziplina anitzeko ekitaldia, profil profesional eta sektore guztietarako egokia, eta baita talentua erakartzeko eta abangoardiako teknologien inguruan garatzeko interesa duen publiko orokorrarentzat ere.

Estrategia, iritziak, teknologia, esperientziak, tailerrak eta ponentziak uztartzen ditu, eta oinarri produktiboko ezagutza teknologikoaren arloko talentuaren inguruko harremanak sustatzen ditu:

  • Ingurumen-/energia-trantsizioa eta trantsizio teknologiko eta digitala.
  • Ekoizpen-industriarako ikuspegi estrategikoa.
  • Zibersegurtasun eta digitalizazio jasangarriko irtenbideak.
  • Adimen artifizialaren aukerak.
  • Talentua eta nazioartekotzea!


Asteartean, hilak 14, 15:00etan:

Euskal enpresek Euskadiko industriak 2023an dituen erronka, aukera eta xede-merkatu nagusiak ezagutu ahal izango dituzte, baita 2024an maila geografikoan eta sektorean nazioartera begira dauden aurreikuspenak ere.

15:00 – 15:10
Sarrera:
Ainhoa Ondarzabal 

Aholkulari nagusia Basque Trade & Investment

15:10 – 15:30
Aurkezpena: Euskadiko enpresa-nazioartekotzea: 2023ko lana eta 2024ko erronkak
Eduardo Sisti
Orkestra


15:30 – 16:50

Mahai-ingurua: 
Euskadirentzako estrategikoak diren merkatuen testuingurua, aurreikuspenak eta elementu kritikoak

Helburuak

  • Nazioarteko merkatu nagusietan 2024rako dauden aurreikuspenak ezagutzea
  • Euskadiko enpresei merkatu bakoitzarentzat interesgarriak diren eta euskal enpresei eragingo dieten erronkak eta gai nagusiak hurbiltzea
  • Merkatu bakoitzean egingo diren eta euskal enpresentzat interesgarriak izan daitezkeen ekimenak ezagutaraztea
  1. blokea: Europatik harago: Nazioarteko aukerak eta erronkak (40 min)

Panel honetan BasqueTrade & Investmenteko bulego-zuzendariak izango dira eta gure enpresentzat hain tradizionalak ez diren, baina datozen urteetan munduko hazkunde ekonomikoaren zati handi bat biziko duten merkatuek eskaintzen dituzten ikuspegiak eta aukerak hurbilduko dizkigute. Hauek izango dira hizlariak:

  • Jurdana Izagirre, AEBko bulegoaren zuzendaria.
  • Hemant Agarwal, Indiako bulegoaren zuzendaria.
  • Iñaki Gambus, Brasilgo bulegoaren zuzendaria.
  • Pablo Huidobro, Singapurreko bulegoaren zuzendaria.

 

  1. blokea: Europa: Europako merkatuetako aukera nagusiak (40 min)

Bigarren bloke honetan, gure zuzendarien bitartez lehen eskutik ezagutu ahal izango ditugu tradizionalki gure enpresen esportazio-lekuak izan diren Europako merkatuek dituzten ikuspegiak eta erronkak. Hizlariak:

  • Pablo Fano, Erresuma Batuko eta Irlandako bulegoaren zuzendaria.
  • Ecem Toprakseven, Turkiako bulegoaren zuzendaria.
  • Iwona Gieldowska, Poloniako bulegoaren zuzendaria.

 

16:50
Galderak eta amaiera.

 

 

91 erakusle eta Networking Land

Manufaktura aurreratuaren ekosistema, konponbide disruptiboak enpresentzat eta, Nazioartekotzearen Eremua: BT&I Kanpoko Sarea 90 herrialde baino gehiagotan zure nazioarteko hedapena bizkortzeko, eta 'Rebuild Ukraine' izeneko eremu Berezy bat. Bildu haiekin. Egin klick ikusteko!

Basque Open Industry Networking Land Euskal Ekosistema Industrialaren topaketa da. Hemen, oinarri produktiboa duten ezagutza teknologikoaren inguruko harremanak sustatzen dira eta lankidetzak egiten dira Basque Open Industry ezagutza-esperientziak partekatzeko eta akordioak bultzatzeko diseinatuta dago: Manufaktura Aurreratuko Euskal Ekosistemako 150 enpresa baino gehiago elkartzen dira berrikuntzak aurkezteko eta merkataritza-bideak irekitzeko.

Argibidea:
https://agenda.spri.eus/basque-open-industry