Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Nazioaterako bloga

09/11/23

Euskadi, Hiri-Birsokuntzan eta Garrio Publikoetan nazioarteko erreferente

AICHItik etorritako ordezkaritza japoniar bat euskal erakunde eta enpresak bisitatu ditu, hirien garapenerako eta bizi-kalitaterako estrategiak ezagutzeko helburuarekin.

‘Euskadi – Japonia 2023’ ekimenaren barruan, aurten bi herrialdeen arteko harremanak ikusaraztea eta sendotzea helburu duena, eta, bereziki, ‘Euskadi-Basque’ Japonian  sustatzea, egunez egun, bi herrien ezagutza eta ulermena indartzen da, era guztietako jarduerak garatuz: instituzionalak, enpresakoak, sozialak, kulturalak, hezkuntzakoak, gastronomikoak eta turistikoak.

Harreman horiek lankidetza estuak garatzera zabaltzen dira, enpresa-mundurako interes handia duten proiektu sozioekonomiko berriak abian jartzea eta sendotzea errazteko. Proiektu horiek SPRI Taldeko eta Basque Trade & Investment-eko talde profesionalek bultzatzen eta laguntzen dituzte.

Horren adibide, egun hauetan Japoniako ordezkaritza berri baten bisita jaso dugu; oraingo honetan, Aichi Prefekturako Batzarraren ordezkariak izan dira Euskadin, Hiri- Birsorkuntzarekin eta Garraio Publikoekin zerikusia duten erakunde eta enpresen ezagutzan eta harremanetan sakontzeko asmoz.

Bisita desberdinen artean, delegazioak bilerak egin zituen Bilbao Udala, Donostiako Sustapena eta Donostia Futurako arduradunekin, eta, non hiriburuek haien eraldaketan eta kudeaketan izandako esperientzia ezagutu zuten; IDOM ingeniaritza-arkitekturaren ekarpena, kasu zehatzetan, hala nola Guggenheim Museoan, Bizkaia Dorrean, Euskalduna Jauregian, San Mamesen, Miribillan...; Guggenheim Museoa bera Bilboko errenazimendu artistiko, arkitektoniko eta sozialaren erreferente gisa; Tecnalia eta hiri-garraioaren sektorerako euskal konponbideak.

 

Japonia, lehentasunezko herrialdea Euskadirentzat

Japonia lehentasunezko herrialdea da ‘Euskadi Basque Country 2025 Estrategian'. Euskadiren eta Japoniaren arteko harremanak areagotu egin dira azken urteotan; merkataritza-fluxuei euskal gastronomiak Japonian duen posizionamendua gehitu behar zaie, edo Japoniako kulturak Euskadin eta euskal kulturak Japonian sortzen duen interesa. Instituzioei dagokionez, Euskadik Fukushima eta Mie prefekturekin 'Elkar Ulertzeko Memorandumak' sinatu ditu.

Japonia, munduko hirugarren ekonomia eta munduko herrialde industrial eta teknologikoki aurreratuenetako bat, oso merkatu interesgarria da euskal industriarentzat. Horren erakusgarri da azken hamarkada honetan herrialde honekin garatzen ari den jarduera gero eta handiagoa, instituzionala zein pribatua, bereziki sektore estrategikoetan, hala nola automobilgintzan edo energia berriztagarrietan.

AICHI Prefectura Euskadi