Select Page

Nazioaterako bloga

23/11/23

EAE-n zerbitzu aurreratuak eskaintzen dituzten enpresen nazioartekotzearen azterketa

Zerbitzu aurreratuen sektorea, zerbitzu informatikoek, zerbitzu teknologikoek, zerbitzu profesionalek eta sormen-zerbitzuek osatua, funtsezkoa da ekonomia baten eta bere industriaren lehiakortasunean. Kalkuluen arabera, Euskadin 5.118 zerbitzu-enpresa aurreratu daude, eta horietatik % 4,4 esportatzaileak dira. Kolektibo esportatzaile hori informatika- eta teknologia-enpresek osatzen dute gehienbat.

Azterlan honen helburua da hobeto ulertzea zerbitzu-enpresa aurreratuen nazioartekotzearen problematika, bereziki enpresa horien determinatzaileak eta aurre egin behar dieten oztopoak.

Ikerketa kuantitatibo zein kualitatibo (zerbitzu aurreratuen enpresei nazioartekotzean laguntzeko adituekin egindako elkarrizketen bidez) honek, , zerbitzu aurreratuen nazioartekotzeak berezitasun garrantzitsuak dituela berresten du.

Jarraian, azterlanaren zenbait inplikazio nabarmentzen dira, hala nola:

  1. Zerbitzu-enpresa aurreratuentzako low cost nazioartekotzearen aukera desmitifikatzeko beharra
  2. Nazioartekotzeko gogoeta eta plangintza estrategikoaren garrantzia
  3. Iraunkortasunaren eta pazientziaren garrantzia kontaktuak, sareak eta bazkideak sortzeko eta haien ospea sendotzeko
  4. Giza eta harreman-alderdien garrantzia
  5. Urrutiko lan birtualerako aukerak eta oztopoak

Txostena HEMEN

2311-BasqueTrade-Internacionalizacion-Servicios-Avanzados-eus