Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Nazioaterako bloga

24/11/23

Euskadiren Kanpoko Sareak Euskadiko ehun sozioekonomikoan sakondu du

Munduko 20 herrialdetan presentzia duten Euskadiko Kanpo Sareko 30 profesionalek hainbat bisita eta bilera egin dituzte Euskadiko enpresekin aste honetan zehar, beren beharrak eta gaitasunak ezagutzeko eta merkatu horietan izan ditzaketen negozio-aukerak errazteko eta hurbiltzeko.

Euskadiren Kanpoko Sarea Basque Trade & Investment-en funtsezko partea da, SPRI Taldeko Nazioartekotzeko Euskal Agentzia, eta Euskadin izan da ‘Basque Open Industry’ ekitaldian parte hartzen. Bertan, 180 bilera inguru egin zituzten, nazioarteko proiekzioa duten enpresei informazioa eta laguntza emateko.

Euskal lurraldean zehar enpresekin egindako topaketak, hauek kanpo-merkataritzaren eta nazioartekotzearen arloan dituzten kezkak eta enpresa erronkak lehen eskutik ezagutzeko balio izan dute, baita erakundeen epe labur eta ertainerako perspektibak ere. Era berean, egungo egoera sozioekonomikoan sakondu da.

Kanpo Sareko profesionalek hiru lurralde historikoetako enpresak bisitatu dituzte, eta, horien artean, Parke Teknologikoen Sareko enpresetan izan dira.

Horrela, Bizkaian eta Araban bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte Euskal Hidrogenoaren Korridorearen ezaugarri nagusiak, estatu-solidoko baterien ikerketa eta ekoizpen-sektoreko enpresak, enpresa biosanitarioak eta enpresa farmazeutikoak. Gipuzkoan, berriz, Makina-Erremintaren eta mugikortasun adimendunaren sektoreko enpresekin biltzean zentratu dira.

Basque Trade Red Exterior

Basque Trade-ren estrategia eta Euskadi marka

Kanpo Sareko taldeak, Ainhoa Ondarzabal Basque Trader & Investment-eko zuzendariarekin batera, Euskadin egon den bitartean, programatutako ikuspegi eta prestakuntzako hainbat jardueratan parte hartu du. Horietan plan estrategikoak eta operatiboak landu dira, bai eta Proiektuen Kudeaketako tresna aurreratuak ere. Jarduera horietan ere, une batean edo bestean, Aitor Urzelaik,  SPRI Taldeko zuzendari nagusia, eta Mikel Amundarainek, Industriako sailburuordea, ere parte hartu zuten.

Azkenik, nabarmentzekoa da Bingen Zupiriak, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Gobernuaren bozeramailea, Kanpo Sareko ordezkaritza honekin izan duen topaketa. Bertan, munduari aurkezten zaizkion indarguneak eta aukerak parteka dituzte: “Euskadi herrialde ezbedin bat da”. Aurkezpenean, Pedro Luis Uriarte izan zen, Euskadiren errealitatea bere sustraietatik ezagutzen duena eta, bereziki, Kontzertu Ekonomikoaren aditua dena.

Basque Trade Red Exterior Bingen Zupiria