Nazioaterako bloga
EBk Errusiaren aurkako hamabigarren zigor-sorta onartu du
Europar Batasuneko Kontseiluak Errusiaren aurkako hamabigarren zigor sorta onartu zuen atzo, Ukrainaren aurkako legez kanpoko gerra jarraitzeagatik.
Pakete honek partikularren eta enpresa errusiarren zerrenda gehigarriak, eta inportatzeko eta esportatzeko debeku berriakbiltzen ditu, hala nola diamante errusiarrak Europara esportatzeko debekua, G7ko bazkideekin lankidetza estuan. Gainera, paketeak petrolioaren prezioen mugaren aplikazioa gogortzen du, petrolio-ontziek gehienezko muga saihesteko erabil dezaketen modua hobeto zainduz. Era berean, betebehar zorrotzagoak jasotzen ditu aktiboak ibilgetzeari dagokionez, bai eta zehapenak saihesten dituzten hirugarren herrialdeetako enpresen aurkako neurri gogorrak ere.
Zehazki, merkataritzaren arloan, pakete horrek honako neurri hauek ditu:
- Altzairua, aluminioz egindako produktuak eta metalezko beste produktu batzuk ekoizteko lehengaiak inportatzeko debekua: metalezko produktu jakin batzuen Errusiatik datozen inportazioak murrizten dituzten neurri berriak.
- Esportazio-murrizketak: industriako eta teknologiako produktu aurreratuak eta erabilera bikoitzekoak esportatzeko murrizketa gehigarriak, urtean 2.300 milioi euroko balioa dutenak.
- Teknologia aurreratua eta erabilera bikoitzekoa esportatzeko kontrol berriak, Errusiaren gaitasun militarrak murrizten jarraitzeko; adibidez, produktu kimikoen, termostatoen, korronte zuzeneko motorren eta tripulaziorik gabeko aireko ibilgailuetarako serbomotorren, makina-erreminten eta makina-zatien gainean.
- EBko industria-produktuak esportatzeko debeku berriak, Errusiak bere industria-sektorean dituen gaitasunak are gehiago oztopatzeko, hala nola makineria eta piezak, eraikuntzarekin lotutako produktuak, altzairu eraldatua, kobrezko eta aluminiozko produktuak, laserrak eta bateriak.
- Errusiako eta hirugarren herrialdeetako 29 erakunde sartzea Errusiako konplexu militar-industrialari lotutako erakundeen zerrendan, adibidez, Uzbekistanen eta Singapurren erregistratutako erakundeak.
- Errusiako Gobernuari edo Errusiako enpresei diseinuarekin zerikusia duten enpresentzako programa informatikoak emateko debekua. Kontua da Errusiak bere industria-sektorean dituen gaitasunak murrizten jarraitzea. Zerbitzuen arloko murrizketak nazioarteko bazkideekin, hala nola Estatu Batuekin eta Erresuma Batuarekin, lankidetza estuan aritu dira.
- Errusiatik datozen diamanteak inportatzeko debekua: Errusian erauzitako, eraldatutako edo ekoitzitako diamante ez-industrialak inportatzeko murrizketak. Proposatutako zehapen horiek G7ak nazioartean koordinatutako diamanteei aplikatutako debeku baten parte dira, zeinaren helburua Errusiari diru-sarreren fluxu garrantzitsu hori kentzea baita, urtean 4.000 milioi eurotan estimatzen dena. G7ko kide guztiek zuzenean aplikatuko dute Errusiatik esportatutako diamanteen debekua, beranduenez 2024ko urtarrilaren 1ean. 2024ko martxoaren 1etik aurrera, hirugarren herrialde batean leundutako diamante errusiarren debekua jarriko da indarrean, eta, 2024ko irailaren 1etik aurrera, laborategietan ekoitzitako diamanteak dituzten diamanteak, bitxiak eta erlojuak hartzeko moduan zabalduko da debekua. Neurri horiek eraginkorragoak izan daitezen, G7an egiaztapen- eta ziurtapen-mekanismo sendo bat ezarriko da, diamante gordinen trazabilitatean oinarrituta.
Errusiaren aurkako neurri murriztaileen hamabigarren paketeko galderak eta erantzunak HEMEN kontsulta daitezke.
Gogoratu Errusiarekin jarduera komertzialen bat garatu nahi duen EBko edozein enpresak egiaztatu beharra daukala:
- Norekin operatzen duen (kontrazatia zigortuta ote dagoen): pertsona eta erakundeentzako murrizketak. Zigor horiek zerrendetan ageri diren pertsonak ukitzen dituzte, eta baita ere pertsona horiek zuzenean zein zeharka kontrolatzen dituzten filial edo enpresak.
- Zein produktu ari den esportatzen/inportatzen (jarduera/sektorea zigortuta ote dagoen): truke komertzialetarako murrizketak zenbait sektoretan
- Finantzazko kanala (bankua zigortuta ote dagoen): finantza arloko murrizketak
EBko aduana-agintaritzak ari dira aplikatzen debekuak. Esportazio kontrolak iragan behar dituzten produktuentzako baimenak Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioari eskatu behar zaizkio Erkidegoko murrizketengatik baimena behar duten produktu industrialen esportazioa izeneko prozeduraren bitartez. Baimen horiek bakarrik emango zaizkie araudietan jasota dauden zenbait salbuespeni.
Baldin produktuek, horrez gain, erabilpen bikoitzeko baldintzak behar badituzte, posible izango da baimena ematea aplikagarriak diren indargabetze edo salbuespenei. Halakoetan, baimena eskatu beharko da Defentsako eta Erabilpen Bikoitzeko Materialaren Zuzendariordetza Nagusiaren egoitza elektronikoan. amesa@mincotur.es