Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Nazioaterako bloga

22/12/23

BasqueTradek Atzerriratze Jardunaldia antolatu du Brasilen

BasqueTraderen bulegoak herrialdean atzerriratuak bizi diren euskal herritar talde bat, lurraldean lan egiten duten enpresetako profesionalak eta Euskadin trebatu diren edo Euskal Herriarekin harreman esturen bat duten Brasilgo ikasleak bildu ditu Sao Paulon.

 

Topaketan, aberriratze prozesurako gai fiskalak eta ondarezkoak landu ziren, bai eta Euskadira talentua erakartzeko aukerak ere. Brasilgo Basque Traderen jarduerak aurkeztu ondoren, arduradunak gai horiekin lotutako hainbat material partekatu zituen:

 

  • Brasildik irtetea: Alderdi fiskalak eta ondarearen gaineko ondorioak Brasilen: zer egin behar da fiskalki herrialdetik ateratzen bada etorkizunean zerga/lege arazorik ez izateko eta, zergak ahalik eta modu eraginkorrenean berreskuratzeko.
  • Euskadin Aberriratzeko zerga-pizgarriak: zer pertsona eta nola atxiki daitezkeen Euskadik eskaintzen dituen abantailetara eta atzerrian bizi den talentuari.

BasqueTrade Brasil Exptariación Impatriación

Iñaki Ganbusek ‘Uria Menendez eta Cascione Abogados' bulegoetako ordezkariek partekatutako ponentziak ere aurkeztu zituen, hurrenez hurren: ‘Euskadin Aberriratzeko dauden pizgarri fiskalak’ eta "Brasildik irtetea: alderdi fiskalak eta ondarearen gaineko ondorioak Brasilen".

 

 

BasqueTrade bulegoa BRASILen
Av. Paulista 2.300, Andar Pilotis. Sl. 46/47
CEP 01310-300 Sao Paulo (SP)
+ 5511 2847 4591
igambus@basquetrade.eus

BasqueTrade Brasil Exptariación Impatriación