Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Nazioaterako bloga

10/11/23

Gailu medikoen sektorea Mexikon. Azaroak 2023

Mexikoko gailu medikoen sektoreak US $5.952,2 milioiko balioa lortu zuen 2021ean, urteko % 6,2ko hazkunde-joera estimatuarekin 2022-2026 aldirako, urte horretan US $8.504,8 milioiko merkatu-bolumena lortzea espero bait da. Merkatu nazionala, % 80 baino gehixeago, inportazioen bidez estaltzen da. Gailu medikoetan espezializatutako 2.400 enpresa inguru eta 240 fabrikazio-planta baino gehiago ditu, zuzeneko 160.000 lanpostu eta zeharkako bost aldiz gehiago sortuz.

Merkatu nazionalak euskal gailu medikoen sektoreari ematen dion aukeraz gain, Mexiko ere AEBetako merkatuan sartzeko atea da. Mexiko gailu medikoak ekoizten eta esportatzen dituen herrialde gisa kokatzen da, nearshoring estrategia batean palankatuta AEBen hurbiltasunagatik. Bere esportazio bolumena US $11.271 milioi da, ia bere merkatu nazionalaren tamaina bikoitza.

Sektoreko nazioarteko enpresa askok erabaki dute beren industria-eragiketak herrialdearen iparraldeko mugatik gertu eramatea (bereziki Kalifornia Behereko Estatuan, nahiz eta Chihuahua, Jalisco, Nuevo León, Tamaulipas eta Guanajuato estatuen parte-hartze garrantzitsu eta gero eta handiagoarekin), merkatu estatubatuarra hornitzeko. Estrategia horrek bi merkatuen arteko hurbiltasun geografikoa, lan-kostu lehiakorrak, kalitate-estandar altuak edo teknologian eta trebakuntzan inbertitzea ditu onuragarri, besteak beste, eta Mexiko munduko 3. esportatzaile gisa kokatzen du hodietako orratzetan, 4.a xiringetan, 5.a arnas terapiarako eta anestesiarako gailu medikoetan, eta 6.a maskara eta erabili eta botatzeko arropetan, besteak beste.

 

Txostena HEMEN:

2311-BasqueTrade-dispositivos-medicos_Mexico_EUS