Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Nazioaterako bloga

05/02/24

Estatu Batuetako hainbat estatutako ordezkariek haien aukera-sektoreak aurkeztuko dizkiete euskal enpresei

Basque Trade & Investment / Euskadiko Nazioartekotze Agentziak antolatu du “STaping into opportunity sectors in the United States” ekitaldia, Estatu Batuetako Enbaxadarekin elkarlanean. Aukera bikaina izango da euskal industriarentzat interesgarrienak diren Estatu Batuetako estatu batzuetako garapen-planak eta negozio-aukerak ezagutzeko.

Gutxienez zortzi estatutako ordezkariak izango dira ekitaldian, Estatu Batuetako ekialdeko kostaldekoak, Aintzira Handien eskualdekoak, hego-ekialdekoak eta mendebaldeko kostaldekoak. Hainbat sektoretako aukerak aurkeztuko dituzte, hala nola energiaren, fabrikazio aurreratuaren eta biozientzien sektoreetakoak. Gainera, estatu horietan merkataritza-jarduera garatzeko interesa duten euskal enpresei estatuek zer laguntza eskaintzen dizkieten azalduko dute.

Estatu Batuetako hazkunde ekonomikoaren, mundu mailako ziurgabetasun geopolitikoaren eta Biden Administrazioak iragarritako politika protekzionisten (adibidez, IRA) testuinguruan, Taping into opportunity sectors in the United States ekitaldiaren edizio hau aukera ezin hobea da gobernuaren egitasmoak lehen eskutik ezagutzeko, baita egitasmo horiek sortu ditzaketen aukera berriak ezagutzeko eta herrialdean networking ona egin ahal izateko ere.

Gainera, enpresek banakako bilerak eskatu ditzakete parte hartuko duten estatuetako ordezkariekin.

Basque Trade & Investment agentziak Estatu Batuetako enbaxadarekin duen elkarlan estuaren emaitza da topaketa hau, eta bigarren aldiz egingo da Euskadin. Zentzu horretan, euskal enpresei aukerak gerturatzeko eta Estatu Batuekiko harremana garatzeko lan handia egiten jarraitzen du Basque Trade & Investment agentziak, Washingtonen dituen bulegoen bidez eta Eusko Jaurlaritzak New Yorken duen delegazioaren bidez.

Agenda

Lekua: Carlton hotela, Bilbo

Data: 2024ko martxoak 5

Ordutegia: 09:00-13:00

 

08:30-09:00 Izena ematea eta ongietorriko kafea

La Cristalera aretoa

 09:00-09:20 Ongietorri-hitzak

Basque Trade & Investment agentziaren ongietorria (hizlaria baieztatzeko dago)

Enbaxadaren hitzak (hizlaria baieztatzeko dago)

Estatuko antolatzailearen hitzak (Amerikako Estatuen Europako Kontseilua) (hizlaria baieztatzeko dago)

 09:20-09:30 Industriaren aurkezpen-aretoetara joatea

  1. panela. Energia: Elcano aretoa
  2. panela. Fabrikazio aurreratua. Begoña aretoa.
  3. panela. Produktu sanitarioak-bioteknologia. Artagan jatetxeko aretoa

09:30-10:30 Estatu bakoitzaren aurkezpen sektoriala

Sektorearen aurkezpena, Estatu bakoitzean

Moderatzailea arduratuko da galdera-erantzunez (moderatzailea baieztatzeko dago)

 Elcano aretoa, Begoña aretoa eta Artagan jatetxeko aretoa

 10:30-12:00 Banakako bilerak (enpresak eta Estatuetako ordezkariak)

 Elcano aretoa, Begoña aretoa eta Artagan jatetxeko aretoa

 12:00-13:00 Networkingerako koktela, Basque Trade & Investmentek eskainita

La Cristalera aretoa