Nazioaterako bloga
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Basque Trade & Investment-ek, (BT&I) SPRI Taldeko euskal enpresak nazioartekotzeko sozietateak, webinar bat antolatu du aste honetan Japoniako Hidrogenoaren Elkarteko (JH2A) kide diren enpresei euskal eskualdean hidrogenoaren energiaren balio-kateak eskaintzen dituen aukerak aurkezteko, sektore estrategiko horretan merkataritza-harremanak sendotzeko eta nazioarteko lankidetza sustatzeko ahaleginen adibide gisa.
Jardunaldiaren helburu nagusia Japoniako 40 enpresatako 88 pertsonari hidrogenoaren euskal merkatuak eskaintzen dituen lankidetza eta enpresa-garapenerako aukera zehatzak aurkeztea izan da, euskal eta japoniar erakundeen arteko elkar ulertzea eta aliantza estrategikoen eraketa sustatzeko hasiera gisa.
Ekitaldian izan dira Juan Manuel Fernández Etxaniz, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) proiektu-burua; Asier Madariaga, Alba Free Energyko Enpresa Garapen eta Programen zuzendaria eta Hidrogenoaren Euskal Korridoreko (BH2C) bulego teknikoko kidea; Moe Kato, Basque Trade & Investmenteko Japoniako bulegoko zuzendaria; eta Kazuki Yamamura, JH2Ako Erregulazio eta Kanpo Harremanetarako Batzordeko burua.