Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Nazioaterako bloga

24/05/24

EB enpresa berritzaileen bila dabil Japonian eta Hego Korean misio komertzialak egiteko

Japonia eta Koreako Errepublika Europarako bi merkatu estrategiko dira, teknologia aurreratuagatik eta ekonomia sendoengatik. Herrialde horiek berrikuntza arloko potentzia handiak dira, eta hazteko aukera handiak eskaintzen dizkiete Europako Enpresa Txiki eta Ertainei (ETE), bereziki ingurumenaren, digitalaren eta osasun-arretaren sektoreetan.

Aukera horiek aprobetxatzeko helburuarekin, Europako Batasunak (EB) “EU Business Hub - Japan and the Republic of Korea” abiarazi du, Europako ETEei  (zehazki, ingurumenaren, digitalaren eta osasun-arretaren alorrekoei) esportazio- eta inbertsio-jarduerak hedatzen laguntzeko. .

Zehazki, ingurumenaren, digitalaren eta osasun-arretaren sektoreetan jartzen du arreta ekimenak, Asiako bi merkatuetan balio-kate erresilienteagoak, jasangarriagoak eta teknologikoki aurreratuak sortzeko.

Datozen lau urteetan, Japonian10 misio komertzial eta Koreako Errepublikan 10 misioren bidez, , 50 enpresa berritzaileri mesede egin nahi zaie, enpresa-trebakuntza eta harreman baliotsuak izateko aukerak eskainiz. Horrela, misio bakoitzak bezero eta bazkide komertzial berriak lortzen eta merkatu bakoitzaren berezitasunak ulertzen lagunduko die enpresei.

Proiektua datorren asteartean, maiatzak 28, aurkeztuko da ofizialki, 10:00etan, on line ekitaldi batean. Bertan, ekimenaren helburuak, zerbitzuak, misio komertzialei buruzko xehetasunak, aukeragarritasun-irizpideak eta parte hartzen duten enpresak hautaketa-prozesua azalduko dira.

Interesa duten ETEek datorren asteleheneko 12:00ak arte (maiatzak 27) eman dezakete izena, esteka honen bidez:https://ec.europa.eu/eusurvey/runner/EUBusinessHub-JapanRoK

Euskal enpresei laguntza

Euskal enpresek, gainera, aholkularitza eta babes osoa aurki dezakete Basque Trade & Investment-en, SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko euskal agentzian. Japonian bulego bat eta Koreako Errepublikanbeste bat ditu, eta laguntza pertsonalizatua eskaintzen die beren zerbitzuak merkatu estrategiko horietan zabaldu nahi dituzten edo dagoeneko herrialde horietan ezarrita dauden enpresei.