Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Nazioaterako bloga

30/05/24

Automobilgintzaren euskal sektoreak Mexikon duen posizionamendua sendotu eta negozio- eta inbertsio-aukera berriak aztertu ditu

Automobilgintzako Euskadiko 20 enpresak baino gehiagok egiaztatu dute orain gutxi Mexikon egindako misio komertzialean Mexikoko automobilgintza etengabe hazten ari dela eta, horrenbestez, hornitzaile espezializatuen gero eta behar handiagoa duela. Hala, agerian geratu da sektore horretan esperientzia eta kalitatea eskaintzeko aukera duela, zerbitzu eta osagai aurreratuen eskaerari erantzunez.

Misio hori ACICAEk-Automobilgintzaren Euskadiko Klusterrak eta Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldeko Basque Trade & Investmenten bidez antolatu du Mexikoko merkatuak eskaintzen dituen aukerak gertu-gertutik ezagutzeko, lokalizazio-politikak hobeto ulertzeko eta tokiko hornitzaileek egindako eskaria (gero eta handiagoa da gainera) hobeto ulertzeko asmoz. Industria arloko sailburuordea, Mikel Amundarain, han izan da eta horrek agerian utzi du nazioarteko psoizionamenduan Eusko Jaurlaritzak babesa ematen diela Euskadiko enpresei.

Bisita horretan agerian geratu da Mexiko produkzioaren eta horniduraren lokalizazioa sustatzen duten politikak bultzatzen ari dela. Politika horien helburua da tokiko hornikuntza-katea indartzea eta inportazioekiko mendekotasuna gutxitzea. Hala, Mexikon ezarrita dauden nazioarteko hornitzaileentzako aukera bikaina eskaintzen dute.

Euskadiko automobilgintza Mexikon

Mexiko da munduko ibilgailuen enpresa produzitzaileen artean zazpigarrena (3,8 milioi ibilgailu 2023an) eta, T-MEC (USMCA) akordio komertzialaz baliatuta, bere automobilgintzako produkzioaren % 80 inguru Estatu Batuetara esportatzen du.

Automobilgintzaren Euskadiko industriak presentzia handia du Mexikon. Hain zuzen ere, autoparteen 22 enpresetako eta makina eta zerbitzuetako 24 enpresetako 67 ezarpen ditu.

Misio komertziala INArekin (Autoparteen Institutu Nazionala) eta bertako Mexikoko enpresekin egindako jardunaldi batekin hasi zuten. Gainera, bilerak egin dituzte OEMekin (jatorrizko ekipamenduen fabrikatzaileak) eta Tier 1eko hornitzaileekin. Horri guztiari esker, etorkizunean beste kolaborazio batzuk izateko lehen harremanak eta posizionamendua bideratu dituzte.

Industriako sailburuordeak, Mexikon Euskadiren ordezkaritzak eta ACICAEko zuzendari nagusiak, Euskadiko enpresa batzuen tokiko ezarpenak bisitatu zituzten haien errealitatea eta etorkizunerako planak gertuagotik ezagutu ahal izateko.