Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Nazioaterako bloga

06/06/24

BasqueTradek Poloniako sektore aeroespazialarekiko lankidetza bultzatu du

Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldeko euskal enpresen nazioartekotzeko agentziak, B2B topaketa batzuk antolatu ditu Bizkaiko Parke Teknologikoan, Zamudion, Poloniako Espazio Agentziak (POLSA) Euskadira egin duen goi-mailako enpresa-misioa dela eta.

Datorren ostegunean, ekainaren 20an, 9: 50etik 14:00etara egingo diren bilerek plataforma ezin hobea eskainiko diete espazio-sektoreari lotutako euskal enpresei, Europa erdialdeko herrialdeko enpresa bisitarien eta POLSAren beraren jarduera-eremuak ezagutzeko, harremanak ezartzeko eta etorkizunean lankidetza-aukerak esploratzeko.

Topaketa horietan parte hartuko duten erakunde poloniarren artean honako hauek daude: POLSA, ITTI, Sieć Badawcza Łukasiewicz – Przemysłowy Instytut Automatyki i Pomiarów PIAP, SENER Poland, N7Space, KP LABS,Baltic Orbital, Scanway, Cloudferro, Enformatic Systems Sp. z o.o., Creotech eta GMV Innovating Solutions SP. Z O.O, espazio-sektoreko espezialitateen sorta zabala osatzen dutenak,  ikerketa eta garapenetik hasi eta goi teknologiako manufakturara eta soluzio berritzaileetara arte.

Jardunaldiaren bidez, nazioarteko lankidetzak espazio-sektorean duen garrantzia azpimarratuko da, eta teknologia eta enpresa garatzeko bide berriak irekiko dira, Euskadiren eta Poloniaren arteko harremanak bultzatuz.

B2B topaketetan parte hartzeko izen-emateak zabalik daude eta lotura honen bidez egin daitezke.