Select Page

Nazioaterako bloga

07/06/24

Emakumeek garatutako nazioartekotzea, Basque Traderen B-WOMENIN Meeting & Expanding egitasmoko bigarren saioa

SPRI Taldearen Euskadiko Nazioartekotze Agentzia, Basque Trade & Investment, B-WOMENIN Meeting & Expanding 2024 izeneko egitasmoa garatzen ari da azken hilabeteotan, eta egitasmo horren baitako bigarren saioa egingo dute ekainaren 19an, Bilboko Merkataritza Ganberan, “Emakumeek garatutako nazioartekotzea” izenburuarekin. Emakumezko lau enpresari liderrek gidatuko dute saioa.

Hala, honakoek parte hartuko dute: Ainhoa Irureta Ania, EIKA Koop. E. Taldeko Industria arloko zuzendaria; Begoña Bravo Hernando, EQUIPEL Equipos Electricos SL enpresako zuzendaria; Iratxe Las Hayas Madariaga, Smart Jidokako managing partnerra; eta Lorea Aristizabal Abasolo, CIE Automotiveko Garapen Korporatiboko zuzendaria.

Bigarren saioan, nazioartekotzeak enpresen hazkundean eta hedapenean duen rol estrategikoa aztertuko da. 17:00etatik 19:00etara izango da saioa, eta bereziki aztertuko da emakumeek nola lideratu eta kudeatu dezaketen modu eraginkorrean manufaktura-enpresak eta zerbitzuak nazioarteko merkatuetan sartzea eta bertan sendotzea. Hainbat testuinguru kultural eta ekonomikotan egokitzapena eta arrakasta izatea errazten duten hazkunde-estrategia espezifikoak aztertuko dira. Benetako kasuen bidez, nazioartekotzeak dituen erronken eta aukeren ulermen sakona lortuko dute parte-hartzaileek.

B-WOMENIN Meeting & Expanding 2024 programaren xedea da emakumeek enpresen nazioartekotzearen eremuan duten presentzia eta eragina indartzea, haien garapen profesionala eta pertsonala sustatuz eta haien jarduna euskal enpresen nazioartekotzean funtsezkoa dela ziurtatuz.

Saio batzuen bidez, programak esperientzia aberasgarri eta eraldatzaile bat eskaintzeko konpromisoa hartzen du, kontaktuen eta ezagutza espezializatuen sare baliotsu baterako sarbidea emanez, eta etorkizun enpresarial inklusiboago eta erakusgarriago baten alde egiten duen sare bateko kide izateko aukera emanez.

B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024 egitasmoko hitzaldi-programako hurrengo saioetan izena eman daiteke dagoeneko, esteka honen bidez.