Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Nazioaterako bloga

16/07/24

Epea irailaren 13ra arte luzatu da: Global Trainingek euskal gazteentzako nazioarteko esperientzia bultzatzen du

Eskaerak 2024ko ekainaren 17tik 2024ko irailaren 13ra aurkez daitezke

Global Training programaren helburua funtsezkoa da Euskadirentzat; izan ere, profesional gazteen nazioartekotzea sustatzen du mundu mailako inguruneetan eta merkatuen moldatzeko duten gaitasuna hobetuta. Atzerrian lan-esperientziak eskainita, programak ezagutza, gaitasun eta kontaktu baliotsuak eskuratzen laguntzen du. Horren bidez, gazteen profil profesionala sendotzen da, eta Euskadiko enpresa-egituraren lehiakortasuna hobetzen laguntzen du.

Global Training programari esker, euskal gazteek prestakuntza akademikoa osa dezakete nazioarteko enpresa eta erakundeetan egindako praktiken bidez. Horren bidez, haien curriculuma hobetzeaz gain, mundu mailako merkatuaren eskarietara hobeto egokitu daitezke.

Nazioarteko praktika profesionalak eta prestakuntza

Bekadunek hilean 1.635 €/hilabete arteko ordaindutako praktika profesionalak jasoko dituzte eta, horiei esker, honako hauek egiteko aukera izango dute:

  • Nazioartean esperientzia eskuratzea atzerrian kokatutako erakundeetan eta enpresetan praktikak eginda. Horrek haien enplegagarritasuna handitu eta aukera profesional berriak sortuko ditu.
  • Hasierako prestakuntzaren eta nazioarteko lan-ingurunean egindako murgilketen bidez kulturarteko gaitasunak garatzea, egokitzeko eta arazoak konpontzeko ahalmena hobetuta.
  • Atzerriko egonaldian mundu mailako kontaktuen sarea finkatzea, etorkizunera begira kolaborazioak eta lan-aukerak erraztuta.

Zure prestakuntza osatzeko aukera paregabea da

Global Training programak gazteen nazioarteko mugikortasunerako eta prestakuntzarako funtsezko gastu eta jarduera ugari finantzatzen du. Diruz lagun daitezkeen gastuek honako hauek biltzen dituzte:

  • Hasierako prestakuntza: Praktikak atzerrian hasi aurretik, 40 eta 60 ordu arteko ikastaroa, parte-hartzaileak honako gai hauen inguruan prestatzeko, besteak beste: kulturen arteko negoziazioa, komunikazio-teknikak eta talde-lana.
  • Praktika profesionalak: 6 eta 12 hilabete arteko tartean, atzerriko enpresa eta erakundeetan praktikak egitea.
  • Diru kopurua: Hilean 1.635 €-ko diru kopurua joan-etorriko, mantenuko eta ostatuko gastuak eta atzerriko egonaldiarekin lotutako beste kostu batzuk estaltzeko.
  • Asegurua: Aseguru-polizen estaldura praktikaldiak irauten duen bitartean.
  • Kudeaketa-gastuak: Programa abian jartzearekin, administratzearekin eta komunikatzearekin lotutako gastuak.

Dagoeneko 5.000 gaztek baino gehiagok jaso dute nazioarteko esperientzia eta prestakuntza

2012tik, 5.000 gaztek baino gehiagok jaso dute beka hau. Gazteek bost kontinenteetako 60 herrialdetan dauden punta-puntako 500 enpresa eta erakunde baino gehiagotan egin dituzte praktika profesionalak. Batez besteko egonaldia 8 hilabetekoa izan da. Erakunde garrantzitsuenen artean, honako hauek aipa ditzakegu: Fraunhofer institutua, Microsoft, Harvard Medical School eta NBE Emakumeak. Baina, horiez gain, nazioarteko presentzia duten Euskadiko sektore estrategikoetako euskal enpresa liderrak ere aipatu beharrekoak dira.

Nork eska ditzake laguntzak eta nolakoa da hautaketa-prozesua?

Global Training programako laguntzak goi mailako unibertsitate-titulua edo goi mailako lanbide-heziketako titulazioa dutenek, 2024ko urtarrilaren 1ean 30 urte baino gutxiago dituztenek, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi direnek eta ingelesa menderatzen (unibertsitate-graduko titulazioen kasuan, gutxienez B2 maila, eta goi mailako lanbide-heziketarako, aldiz, B1) dutenek eska ditzakete.

Hautaketa-prozesua:

  1. Araudia berrikustea: Programaren araudian jasotako eskakizun guztiak betetzen dituztela ziurtatzea.
  2. Dokumentazioa prestatzea: Eskatutako dokumentazio guztia biltzea (curriculum vitaea eta ingeles mailaren frogagiria barne).
  3. Beken zerrenda kontsultatzea: Argitaratu ditugun bekak berrikustea eta bakarra, gehien interesatzen zaiguna, aukeratzea.
  4. Eskaera erakunde laguntzailearen aurrean aurkeztea: Eskaerak aukeratutako erakunde laguntzaileen bidez aurkeztu beharko dira 2024ko ekainaren 17tik iralaren 13ra bitarte.
  5. Hautaketa-prozesua gainditzea: Hautagaiek gaitasunak, prestakuntza eta programan parte hartzeko motibazioa ebaluatuko dituen hautaketa-prozesua gainditu beharko dute.

Ez galdu zure ibilbide profesionala bultzatzeko eta paregabeko nazioarteko esperientzia lortzeko aukera bikain hau. Eskatu Global Training iralilaren 13a baino lehen!