Select Page

Nazioaterako bloga

03/07/24

BasqueTrade-k automobilgintzaren nazioarteko merkatuko azken berrikuntzak aurkeztu ditu

Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldean integratutako euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, , lau txosten zehatz argitaratu ditu, 2024. urteko lehen erdian automobilgintzaren sektoreko nazioarteko hainbat azokatara joan izana oinarri hartuta.

Dokumentuak sektoreko euskal enpresei informazio erabilgarria emateko diseinatuta daude, eta erakusgai dauden produktuei buruzko materiala eta enpresa parte-hartzaileen datuak eskuratzeko aukera ematen diete.

Zehazki, azoka hauei buruzkoak dira txostenak:

 

RX Japan Ltd-ek Tokyo Big Sight-en antolatutako ekitaldiak 77.744 bisitari erakarri zituen hiru egunetan zehar. 1. mailako hornitzaileen presentzia mugatua izan zen arren, pandemiaren osteko susperraldi-zantzu argiak erakutsi zituen ekitaldiak, eta berrikuntza teknologikoetan eta jasangarritasunean oinarritu zen, aldi bereko ekitaldien bidez, hala nola NEPCON, Green Factory Expo eta Smart Logistics Expo.

 

Indiako gobernuak bultzatutako erakusketa honek eskualdeko automozio-merkatuaren hazkundea nabarmendu zuen, eta automozio-osagaietan, ibilgailu elektrikoetan eta autonomoetan teknologia aurreratuak aurkeztu zituen, baita konektagarritasunean eta etorkizuneko mugikortasunean irtenbide berritzaileak ere.

 

Austriako Automozio Ingeniarien Elkarteak koordinatutako Sinposioak mundu osoko 1.000 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen, eta klimaren aldetik neutralak diren propultsio-soluzioei eta berrikuntza teknologikoan duten ikuspegiari buruzko 80 aurkezpen baino gehiago eskaini zituen.

 

Beijingeko Automobilaren Nazioarteko 18. erakusketa, Auto China 2024 izenez ezaguna eta herrialdeko Nazioarteko Erakusketa Zentroan egina, 220.000 metro koadroko erakusketa-eremu zabala izateagatik nabarmendu zen. Estatuko eta nazioarteko automobil-fabrikatzaileen, teknologia-hornitzaileen eta sortzen ari diren enpresa berrien erakusleiho izan zen, eta automozio-berrikuntzako azken joerak eta Txinako merkatu-berrikuntzak erakutsi zituzten.

 

Txosten hauek interesa duten euskal enpresa guztien eskura daude; nahikoa izango da posta elektroniko honen bidez interesa adieraztea: mzarraonaindia@basquetrade.eus

Dokumentuek azokan erakutsitako produktuen argazki-materiala dute, baita parte hartu duten enpresen, TIER 1 nagusiak eta player berriak, ez hain ezagunak, baina berrikuntzatik hazten eta apustu egiten ari direnak.