Select Page

Nazioaterako bloga

13/09/24

AEBetako siderurgiak aukera berriak eskaintzen dizkie euskal enpresei

Siderurgiaren sektorea AEBetako ekonomiaren zutabe garrantzitsuenetako bat da, eraikuntza ( % 44) edo automobilgintza ( % 28) bezalako sektoreak baitira altzairuaren kontsumitzaile nagusiak.  Basque Trade & Investment (BasqueTrade) SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak argitaratutako azken ikerketaren arabera Estatu Batuak laugarren postuan dago altzairu produkzioaren munduko rankingean, urtean 81,3 milioi tonarekin, Txina, India eta Japoniaren atzetik.

Hala ere, batez ere Txinak bultzatutako altzairuaren gainprodukzio globalak inportazioen hazkundea ekarri du Estatu Batuetan. Egoera horren aurrean, gobernu estatubatuarrak arantzel-neurriak  hartu zituen, lehenik Trumpen administraziopean, Merkataritza Hedapenerako Legearen 232. atalarekin, siderurgiaren sektorean muga-zerga handiagoak ezarriz, eta, ondoren, Bidenen lehendakaritzapean. Azken horrek muga-zerga horiei eutsi die eta lege berriak ezarri ditu, hala nola Infrastructure, Investment and Jobs Act eta Inflation, tokiko ekoizpena dirulaguntzen bidez sustatzen dutenak.

Gaur egun, AEBetako siderurgia-merkatua sendotze-prozesu batean dago; fusio eta erosketa garrantzitsuak ari dira gertatzen, eta herrialdeko altzairu-ekoizlerik handiena izateko lehian dabil.

Egoera horren aurrean, nahiz eta Ipar Amerikako herrialdeak merkatuan sartzeko oztopoak izan, BasqueTrade-n txostenak euskal enpresentzat aukera handiak eskain ditzaketen funtsezko bi joera identifikatzen ditu: balio erantsi handiko altzairuen ekoizpena eta eragiketa industrialen deskarbonizazioa.

Alde batetik, AEBetako sektore pribatua inbertsio handiak egiten ari da altzairu aurreratuak fabrikatzeko instalazio berrietan, hala nola altzairu elektrikoak eta erresistentzia handikoak fabrikatzeko, automobilgintzaren eta eraikuntzaren eskari handiak bultzatuta. Inbertsio horiek bat egiten dute Biden presidentearen politika berrienekin, ibilgailu elektrikoen ekoizpena eta sare elektrikoaren berritzea sustatzen baitute, eta horrek lehiarako abantaila bihurtzen du altzairu horien ekoizpena.

Bestalde, siderurgia-industriaren deskarbonizazioa lehentasuna bihurtzen ari da. AEBetan altzairua ekoizten duten enpresa nagusiek —Nucor, Cleveland-Cliffs, Steel Dynamics eta US Steel— anbizio handiko xedeak ezarri dituzte berotegi efektuko gasen isurketak murrizteko. Jasangarritasunarekiko konpromiso horrek aukerak sortzen dizkie altzairu berdea (Green Steel) ekoizteko teknologia eta irtenbide berritzaileak eskaintzen dituzten enpresei, azkar garatzen ari den arloa baita.

Azterketa osoak Estatu Batuetako altzairuaren eta ekipo siderurgikoen merkatua eta kanpo-merkataritza aztertzen ditu, eta eskuragarri dago posta elektronikoz eskatzen duten euskal enpresentzat, helbide honen bidez: mzarraonaindia@basquetrade.eus

2409-BasqueTrade-Siderurgia-EEUU-AEB-informe-EUS