Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Nazioaterako bloga

03/10/24

Brasilgo Energiaren Transmisio eta Banaketako merkatua, aukera estrategikoa euskal enpresentzat

Brasil, munduko ekonomia nagusietako bat, atzerriko inbertsiorako funtsezko helmuga gisa mantentzen da, batez ere sektore estrategikoetan, hala nola energiarenean. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) berriki egindako ikerketa baten arabera, herrialdeko BPGa % 1,7 haziko da 2024an, baina 2025ean % 2,1eko gorakada espero da. Hainbat erronka izan arren, zor publiko handia esaterako, herrialdeak aukera handiak eskaintzen dizkie nazioartean hedatu nahi duten enpresei.

Testuinguru horretan, Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldeko euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, Brasilgo energia transmisio eta banaketa (T&D) sektorea aztertzen duen txosten bat argitaratu du. Eremu hori ezinbestekoa da herrialdeko ekonomiarentzat, eta aukera ugari eskaintzen dizkie modernizazioan eta hedapenean parte hartu nahi duten euskal konpainiei.

Txostenak gaur egun sektore horretan 400 azpiegitura proiektu baino gehiago daudela martxan azpimarratzen du, energia berriztagarriaren eskaera gero eta handiagoak eta sare elektrikoa modernizatzeko beharrak bultzatuta. Ildo horretan, eguzki-energia fotovoltaikoetan eta eolikoetan esperientzia duten euskal enpresek hainbat aukera dituzte hazkunde horretan parte hartzeko eta irtenbide teknologiko berritzaileak eskaintzeko.

Gainera, dokumentuak T&Dko merkatu brasildarra hedapenean egoteaz gain, teknologia aurreratuak sartu nahi dituzten enpresentzako aukerak ere eskaintzen dituela nabarmentzen du, hala nola sare elektriko adimendunak eta neurketa-sistemak. Energia-sektorearen modernizazio horrek osagai eta zerbitzu espezializatuen eskaera handitu du, eta horrek atea irektzen dizkio euskal konpainiak nazioartekotzeari.

Aukerak egon arren, Brasilgo merkatura sartzeak dakartzan erronkak ere aztertzen ditu analisiak; besteak beste, muga zergak eta tokian tokiko erregulazio zorrotzak, atzerriko enpresentzat korapilatsuak izan daitezkeenak. Hala ere, txostenak azpimarratzen du tokiko konpainiekin aliantzak egitea edo Brasilen filialak sortzea estrategia eraginkorrak direla oztopo horiek gainditzeko.

Txosten osoa ikusteko, mezu elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: ldiego@basquetrade.eus

 

2410-BasqueTrade-Brasil-Informe-Pais-TD-Resumen

2410-BasqueTrade-Brasil-Informe-Pais-TD