Select Page

Nazioaterako bloga

04/10/24

Biolanek, 2024ko Berrikuntza saria nazionala jaso du

BIOLAN Microbiosensores  elikagaien arloan biosentsorika aplikazioetan liderra den  euskal enpresa bioteknologikoa da. 2009tik merkatuan dagoen elikagaien kalitatea eta segurtasuna  modu azker, erraz era eraginkor batean kontrolatzeko  beharizanari erantzuna emateko sortua.

Bere ibilbidean zehar, BIOLANek analisirako eta diagnostikorako hainbat tresna garatu eta merkaturatu ditu, sentsore eta biosentsoreetan oinarrituak, elikagaien industriaren esparruan intereseko parametroak kuantifikatzeko. BIOLANek bere merkatua dibertsifikatzea lortu du, hala nola arrantza-sektorean histamina neurtuz, krustazeoetan sulfitoa kontrolatuz, esnekien sektorean laktosa kuantifikatuz, haragiaren sektorean nitritoa neurtuz, eta era guztietako elikagaietan gatza neurtzeko soluzioa emanez.

2014an, bere ezagutza zientifiko-teknologiko guztia osasun sektorera bideratzeko aukera identifikatu zuen, osasunaren diagnostikoari eta monitorizazioari irtenbide berriak emateko, eta sektore horretara bideratutako negozio-lerro berri baten apustua eginez. Horrela, BIOLAN HEALTH jaio zen, Point of Care (PoC) gailuak garatu eta merkaturatzeko. BIOLAN HEALTH-ek laktosarekiko intolerantzia diagnostikatzeko, eta immunosaiakuntzetan oinarritutako test azkarrak, antigeno testak eta COVID-19 antigorputzak komertzializatzen ditu.

2017an, BIOLANek ulertu zuen bere produktuak eta prozesuak digitalizatzea aukera egokia zela lehiakortasuna hobetzeko, eta, horrela, bere produktu eta prozesuen eraldaketa digitalari ekiteko erabakia hartu zuen,. 2021ean bere produktu-sorta berria merkaturatu zuen: biosentsoreei konektagarritasuna emanez eta datuak gordetzeko, aztertzeko eta bistaratzeko plataforma berri bat garatuz. BIOLAN bezalako enpresa bioteknologiko baten digitalizazioan egindako ahalegin horri 4.0 Industria Konektatuaren Sari Nazionala eman zitzaion 2022an.

BIOLANentzat berrikuntza jatorrizkoa da, irtenbide berritzaileak bere arrakastaren eta lehiakortasunaren gakoa dela sinesten bait du. BIOLANek hirurogei herrialdetan baino gehiagotan arrakastaz lehiatzen du balio erantsi handiko produktuekin, bai osasun arloan, bai elikagaien arloan, etengabe berritzen ari diren produktuen katalogoarekin, negozioaren hazkunde iraunkorra ahalbidetuz.

Gaur egun BIOLANen berrikuntza-apustua bi joera nagusietan oinarritzen da: digitalizazioan eta jasangarritasunean. BIOLAN-ek berrikuntza bere fabrikazio-prozesuetan, barne-kudeaketan, lan-ongizatean eta ingurumena errespetatzeko konpromisoan barneratzen ditu.

Berrikuntzarekiko konpromiso hori erakunde osoak beraganatzen du, 100 pertsona baino gehiagoko diziplina anitzeko talde profesional handi baten inplikazioarekin, eta horri esker BIOLANek arrakasta izaten jarraitzea eta 2024ko Berrikuntzaren Sari Nazional hau bezalako aintzatespenak lortzea.