Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Nazioaterako bloga

10/10/24

Nazioartekotzean emakumeen rola indartzeko funtsezko trebetasunak, B-WOMENIN Globalen laugarren jardunaldiko protagonistak

B-WOMENIN Global "Meeting & Expanding 2024" programa bere ekuadorrera iritsiko da, urriaren 23an Bilboko Merkataritza Ganberan egingo den laugarren jardunaldiarekin. Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak antolatu du ekimena, eta  enpresen nazioartekotzearen esparruan emakumeen presentzia eta eragina indartzea du helburu.

Jardunaldiarenhelburu nagusia enpatiaz lideratzeko, argi komunikatzeko eta konfiantzaz negoziatzeko beharrezkoak diren konpetentzietan eta trebetasunetan sakontzea da, munduko edozein lekutan harreman sendo eta iraunkorrak ziurtatzeko.

Horretarako, Garbiñe Henry, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza zuzendaria; Marta Jimeno, Siemens Energyko Inklusio eta Aniztasun programaren bulegoko arduraduna; Naiara Alonso, INDOLINK Consultingeko aholkularia; eta Nuria Gisbert, CIC Energiguneko lan-arloko esperientzia eta zeharkako gaitasunei buruzko zuzendari nagusia izango dira laugarren topaketan.

Hizlariek, kulturalki askotarikoak diren inguruneetan jarduteko funtsezko gaiak landuko dituzte, eta inklusioa eta ulermen ona sustatzeko beharrezkoak diren estrategiak azpimarratuko dituzte. Halaber, emakumeen talentua arlo profesionalean mugatzen jarraitzen duten oztopoak aztertuko dituzte, eta horiek gainditzeko irtenbide posibleak jarriko dituzte mahai gainean.

Laugarren jardunaldirako izen-ematea irekita dago eta honako esteka honetan egin daiteke: https://agenda.spri.eus/nazioartekotzea/4o-saioa-b-womenin-global-trebetasun-globalak-hobetzea/