Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Nazioaterako bloga

22/10/24

Euskadik lotura komertzialak estutu ditu Asiako fabrikazio aurreratuko merkatuarekin

Txinako Jinan hiriko eta Shandong barrutiko ordezkaritza bat Euskadin izan da aste honetan, Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldeko euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak antolatutako misio batean. Bisita honen helburu nagusia Euskadiko eta Txinako  ekipoen fabrikazioaren sektoreko enpresen arteko lankidetza indartzea izan da.

Jinan, Shandong probintziako hiriburua, Txinako eskualde dinamikoenetako bat da, eta maila ekonomikoari dagokionez hirugarren postuan dago. Probintzia, industria eta berrikuntzarako gune neuralgikoa da, eta ezaugarri horiek modu estrategikoan lerrokatzen dute euskal enpresa-sarearekin, bereziki fabrikazio aurreratuaren, automobilgintzaren eta energiaren sektoreetan. Testuinguru horretan, bisita funtsezko aukera izan da bi eskualdeen arteko harreman ekonomikoak sustatzen jarraitzeko.

Horrelako topaketek ingurune egokia sortzen dute bi eskualdeetako ordezkariek zuzenean hitz egiteko, elkar ulertzea erraztuz eta negozio-aukerak sustatuz. Manufaktura adimenduneko eta fabrikazio aurreratuko Jinan eta Euskadiko enpresen arteko lankidetza bultzada garrantzitsua izan liteke bi lurraldeetako kalitatezko garapen ekonomikorako.

 

Harreman sendoak

Txina bazkide komertzial garrantzitsua izan da aspalditik Euskadirentzat. BasqueTrade-k, 2023tik Shanghaien duen bulegoaren bidez   euskal enpresak Txinako merkatuan sustatzeko eginkizun garrantzitsua garatu du. Bi eskualdeen arteko merkataritza-harremana bereziki garrantzitsua daTxina euskal enpresen ekoizpen-instalazio eta merkataritza-bulego gehien dituzten herrialdeen rankingean hirugarren postuan dagoela kontuan hartuz gero.

Zehazki, 146 euskal enpresak dute presentzia Txinan. 228 instalaziorekin; horietatik 112 produkzio plantak dira, eta 116 merkataritza-bulegoak. Enpresa horietako gehienak sektore estrategikokoak dira, hala nola fabrikazio aurreratua, automatizazioa eta energia, espezializazio adimenduneko RIS3 estrategiaren araberako Euskadiko lehentasun estrategikoen ildotik.

Azken urteetan, Euskadiren eta Txinaren arteko harremanak bereziki dinamikoak direla erakutsi dute. 2020tik, BasqueTrade-k 102 proiektu kudeatu ditu Txinako euskal enpresekin kontratupean, eta 93 laguntza eskaini ditu unean-unean, Asiako merkatu hori euskal enpresak nazioarteko hedapenerako hirugarren garrantzitsuena dela berretsiz.