Nazioaterako bloga
Automobilgintzako Behatokia: merkatuaren azterketa eta euskal enpresentzako aukerak

Automobilgintzaren azken behatokiak nazioartean lehiatzeko abantailak eskain ditzaketen hazkunde-eremuak nabarmentzen ditu, batez ere funtsezko merkatuetan hedatu nahi dutenentzat. Txostenaren arabera, 2024ko amaieran ekoizpen globalaren murrizketa txiki bat aurreikusten bada ere (% 2ko jaitsiera 2023aren aldean), salmentek goranzko joerari eutsi diote.
Ibilgailu arinen salmentak eta ekoizpena
2024ko lehen seihilekoan, salmentak erakutsi du sektorearen susperraldiak indarrean jarraitzen duela, 42,21 milioi unitate saldu dira eta. Beraz, % 2,2ko igoera gertatu da 2023ko seihileko berarekin konparatuz. Eskualdeei erreparatuz, Asian saldu dira ibilgailu gehien (% 45), eta ondoren Europan (% 23) eta Ipar Amerikan (% 23).
Asian kontzentratu da batez ere, salmenta globalen % 45 egiten baitu, eta Europan eta Ipar Amerikan % 23 egin du bakoitzak
Ekoizpenari dagokionez, 2024aren amaieran 88 milioi ibilgailu ekoitzi izana espero da mundu osoan (-% 2 vs 2023). Munduko ekoizpenaren beherakada aurtengo bigarren seihilekoan gertatuko da batik bat. Zehazki, lehen seihilekoan, ekoizpena -% 0,18 murriztu da 2023ko lehen erdiaren aldean, eta 43,6 milioi unitate izan dira.
Txostenak aukera espezifikoak azpimarratzen ditu merkatu giltzarri horietan, automobilen eskariak sendoa izaten jarraitzen baitu. Enpresentzat, Asia eta Ipar Amerika bezalako eskualdeek hedapen eta lankidetza eremu erakargarriak dituzte, produkzioan duten jarduera sendoaren ondorioz: Txinak %5eko hazkundea ikusi du eta Ipar Amerikak %1ekoa ibilgailuen ekoizpenean.
Elektrifikazioaren aurrerapena
Motor-mota guztiek hazkunde positiboa izan dute 2024ko lehen hiruhilekoan, erregai-pila darabilten ibilgailuek izan ezik (FCEV) (-% 47). Aipatzekoa da autonomia handiagoko auto elektrikoen hazkundea, % 125 egin baitute gora aurreko urteko aldi berarekin konparatuta. Bestalde, azpimarratu behar da entxufa daitezkeen ibilgailu hibridoen ekoizpena handiagoa izan dela; zehatz-mehatz, % 37 handiagoa 2024ko lehen seihilekoan.
Automobilgintzako OEMen analisia eskualdearen eta hazkundearen arabera
Geografiari dagokionez, salmentak Europan igo dira gehien (% 8), ia 8,6 milioi ibilgailu salduta. Jarraian, Ipar Amerika dago, % 4ko hazkundearekin, 9,5 milioi unitateraino eta, ondoren, Txina, 11,5 milioi unitate baino gehiagorekin.
Chery eta BYD izan dira hazkunderik handiena izan duten OEMak (+% 53 eta +% 28, hurrenez hurren)
Ekoizpena dela eta, Txinan eta Ipar Amerikan soilik ikusi da hazkundea (+% 5 eta +% 1), 13 eta 8 milioi unitaterekin, hurrenez hurren. Bestalde, gainerako eskualdeen ekoizpen-maila negatiboa izan da kasu guztietan. Europako ekoizpena % 3 jaitsi da lehengo urteko lehen sei hilabeteen aldean. Japonia / Korea eta Hego Amerika eskualdeetan, halaber, beherakada are handiagoa izan da: % 7 eta % 8, hurrenez hurren.
Merkatu estrategikoen analisian sakontzen du txostenak, Alemania, Frantzia, Espainia, Italia eta Erresuma Batuari buruzko ikuspegi baliotsua emanez Europan; Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko eta Brasili buruzkoa Amerikan; eta Txina, Japonia, India eta Hego Koreari buruzkoa Asian. Xehatze horri esker, enpresek merkatu bakoitzaren berezitasunak identifikatu ahal izango dituzte, eta beren estrategiak eskari espezifikoaren eta eskualde bakoitzean hazkundea bultzatzen duten faktore ekonomikoen arabera bideratu.
Automobilgintzaren sektorean, jatorrizko ekipoen fabrikatzaile nagusien (OEM) eta lehen mailako hornitzaileen (Tier 1) hazkundea ere nabarmentzen du txostenak. OEMen fakturazioa %9 inguruko igo da, eta Tier 1 hornitzaileena, berriz %13. Nabarmentzekoa da Chery eta BYD fabrikatzaileen lana, ekoizpenean % 53ko eta % 28ko igoerak lortu baitituzte, hurrenez hurren, eta lankidetza- eta inbertsio-aukera berriak inspiratu ditzaketen arrakasta-eredu gisa kokatu dira.
Kamioien salmenta eta ekoizpen aurreikuspenak: esploratu beharreko nitxo bat
Hego Amerikan produkzioa % 30 handitzea espero da, eta Europak % 17 murriztu dezake
Turismoez gain, txostenak kamioi ertain eta astunen sektoreko salmenten eta ekoizpenaren aurreikuspenak aztertzen ditu, eskualdeka eta fabrikatzaileka xehatuta. Segmentu hori hazteko bide bat izan daiteke hauen eskaintza dibertsifikatu eta merkatu espezifikoetako eskariaren goraldia aprobetxatu nahi duten enpresentzat.
2024ko salmenta 3,2 milioi unitatera iristea aurreikusten da; hots, lehengo urtean baino % 1 gehiago. Hornidura-kate osoan egindako hobekuntzak izan dira igoera horren driver nagusia, itxaronaldia laburtu dutelako. Ekoizpenaren kasuan, 2024an 3,1 milioira iristea espero da. Funtsean, Asiako OEMek eta Hego Amerikak egingo dute trakzio-lana. Izan ere, % 30eko hazkundea espero da Hego Amerikan, eta Txina eta Japonia / Hego Korea eskualdeko ekoizpenean, aldiz, % 3 eta % 2ko hazkundea. Ekoizpenak behera nabarmen egin duen eskualde bakarra Europa izan da (-% 17).
Nazioarteko hedapenerako tresna estrategikoa
S&P Globalen datuetan oinarrituta, Basque Trade & Investment (BasqueTrade) Automozio Behatokia, SPRI Taldean integratutako euskal enpresak nazioartekotzeko agentzia, enpresentzat iturri estrategikoa da, negozio-aukera garrantzitsuenak identifikatzeko eta merkatu globalaren dinamiketara egokitzeko aukera ematen baitie. Azterketa zehatz honekin, enpresek aurrea har diezaiekete industriaren mugimenduei, eta hazkunde-potentzial handiena eskaintzen duten merkatu eta segmentuetara bidera ditzakete ahaleginak.
Hemen ere eska dezakezu txosten osoa.
Zerikusia duten beste txosten batzuk:
-
Basque Trade & Investmenteko Automozio Behatokiak 2023an sektorea suspertzen ari dela baieztatu du, salmenta eta ekoizpenaren %ko hazkundearekin. Elektrifikazioak aurrera jarraitzen du, eta, 2027rako elektriko-puruak aurreikusitako ekoizpenaren herena izatea espero da; OEM eta Tier1 nagusiek, berriz, hazkunde sendoari eusten diote, hornikuntza-katearen egonkortasunak bultzatuta. -
Automozioaren Behatokiak sektoreak 2023ko lehen seihilekoan izan duen susperraldia nabarmendu du: salmentak %7 hazi dira, eta ekoizpena %10, pandemia aurreko mailak gaindituz. Elektrifikazioak aurrera egiten du ibilgailu elektriko puruekin, eta ekoizpenaren buru dira. OEMek eta Tier1ek, berriz, emaitza ekonomiko sendoak dituzte, hornikuntza-katea hobetzeak bultzatuta. -
Automobilgintza Behatokiak 2022ko ibilgailu arinen salmenta eta ekoizpenaren bilakaera globala aztertzen du, eskualdeka eta fabrikatzaile nagusien arabera. EE.UU. eta Txinako ibilgailu elektrikoen fabrikatzaile berriei buruzko intsight bat nabarmentzen da, baita OEM eta Tier1 nagusien mugimendu estrategikoak ere. -
Automobilgintza Behatokiaren arabera, 2022ko lehen hiruhilekoan ibilgailu arinen salmentak eta ekoizpena jaitsi egin dira, Ukrainako gerrak, erdieroaleen krisiak eta lehengaien gorakadak bultzatuta. Europa da eskualderik kaltetuena; OEMek eta Tier1ek, berriz, zailtasun operatiboak orekatu zituzten, elektrifikazioan eta teknologia berrietan aliantza estrategikoak eginez. -
Automobilgintza Behatokiak sektorearen hazkundea nabarmendu du 2021ean, salmenteta eta produkzioan Asiaren lidergoa indartuz. Elektrifikazioa aurrera doa Renault, Honda eta Ford bezalako fabrikatzaileen bultzadarekin; eta Bosch eta BorgWarner bezalako Tier 1eko fabrikek, ordea, beren posizionamendu teknologikoa indartu dute. -
COVID-19aren eragina aztertzera bideratutako Automobilgintzaren Behatokia: 2020ean salmentak % 23 jaitsi dira, eta ekoizpena % 25. Pixkanaka berreskuratzea aurreikusten da, elektrifikazioak eta fabrikatzaileen estrategiaren aldaketek bultzatuta. - Italiako automobilgintza-merkatuaren azterketa
Italiako automobilgintzako osagaien sektoreak nazioarteko merkatuan duen indarra nabarmentzen du txostenak, egokitzeko duen gaitasuna eta lehiakortasun globala azpimarratuz. - Japoniako automobilgintza-merkatuaren azterketa
Japoniako automobilgintza-industriaren ikuspegi xehea eskaintzen du azterketak, eta haren egitura, eragile nagusi eta merkatu globalean lider izaten jarraitzeko estrategietan jartzen du arreta nagusia. - Turkiako automobilgintza-merkatuaren azterketa
Txostenaren arabera, Turkia munduko 14. ibilgailu ekoizlerik handiena da 2022an, 1,3 milioi ibilgailu ekoitzi baititu. Bere indarrez dabilen industriak ekoizpen-zentro erakargarri gisa finkatu du herrialdea nazioarteko enpresentzat. - Mexikoko automobilgintza-merkatuaren azterketa
- Txinako automobilgintza-merkatuaren azterketa
- Brasileko automobilgintza-merkatuaren azterketa
- Marokoko automobilgintza-merkatuaren azterketa
- Argentinako automobilgintza-merkatuaren azterketa
- Txinako sektore automotrizak Europan duen azkundeari buruzko oharra
Txinatar fabrikatzaileek Europako merkatuan izan duten hedapenari buruzko azterketaren arabehera; lehia gero eta handiagoa izan arren, testuinguru berri hau euskal enpresentzat lankidetzan aritzeko aukera bat da. - Ibilgailu astunen elektrifikazioari buruzko txostena
Txostenak ibilgailu astunen elektrifikazioaren aurrerapena aztertzen da, segmentu honetan garraio jasangarriago baterako trantsizioa bultzatzen duten ekimen eta garapen teknologikoak nabarmenduz.
Mexikoko automobilgintzako osagaien merkatuari buruzko txostenak sektorearen hazkundea eta aukerak aztertzen ditu, eta Latinoamerikan funtsezko ekoizle gisa duen garrantzia nabarmentzen du. Elektrifikazio-joerak eta hornikuntza-katean merkataritza-akordioek duten eragina ere aztertzen ditu.
Txinako automobilgintzako osagaien sektoreari buruzko txostenak ekoizpenean duen lidergoa eta elektrifikazioaren alde egiten duen apustua aztertzen ditu, eta nazioarteko hornitzaileentzako aukerak nabarmentzen ditu. Tokiko lehiakortasuna eta berrikuntza teknologikoaren eskaera gero eta handiagoa ere jorratzen ditu.
Brasilgo automobilgintzako osagaiei buruzko txostenak elektrifikazioak eta atzerriko inbertsioak bultzatutako hazkunde-aukerak aztertzen ditu, eta Latinoamerikan duten garrantzia nabarmentzen du. Halaber, tokiko merkatura egokitzeko fabrikatzaile nagusien arautze-erronkak eta estrategiak aztertzen ditu.
Marokoko automobilgintzaren sektoreari buruzko txostenak nabarmentzen duenez, Afrikan hazi da ekoizpen- eta esportazio-hub gisa, atzerriko inbertsioek eta aldeko merkataritza-akordioek bultzatuta. Tokiko hornikuntza-katean nazioarteko hornitzaileek dituzten aukerak ere aztertzen ditu.
Argentinako automozioari buruzko txostenak ekonomia suspertzen ari den testuinguru batean aztertzen du merkatua, eta hornikuntza-kateko aukerak eta ibilgailu elektrikoen eskaera gero eta handiagoa nabarmentzen ditu. Erregulazio-erronkak eta fabrikatzaileek ingurune aldakor batera egokitzeko dituzten estrategiak ere lantzen ditu.